Autorregulazioa baino gehiago: Haurren eskubideen babesa eta defentsa Interneten

Ikerketa honen helburua, gure haur eta nerabeek Interneten nabigatzen ari direla izan ditzaketen arriskuak aurkitzea eta aztertzea da, baita parte hartzen duten eragile desberdinen erantzukizuna sustatzea ere, bereziki zerbitzuak eta edukiak hornitzen dituzten enpresena.

Ikerketa hori UNICEF - Espainiako Batzordearen iniziatiba baten ondorioz gauzatu zen, Instituto Universitario Mixto Universidad Autónoma de Madrid-UNICEF de Necesidades y Derechos de la Infancia y la Adolescencia (IUNDIA) erakundearen bitartez eta Madrileko Universidad Carlos III erakundeko komunikabideetan, haurtzaroan eta hezkuntzan aditua den ikerketa talde baten lankidetzaz.