1946-2006 Hirurogei urte haurren alde lanean

Ondoko azterketa historikoa, UNICEFen 60. urteurrena ospatzeko atera zen eta haurren auziaren mundu mailako bilakaera aztertzen du, Bigarren Mundu Gerratik hona.Munduan eman diren aldaketa azkarren artean, maila politiko, sozial eta ekonomikoan, UNICEFek egin duen ekarpena aztertzen du eta 2015erako dauden perspektibak aurreikusten ditu. Urte hartan, milioika haurren bizitzak alda ditzaketen Milurteko Garapenerako Helburuen epea betetzen da.

Milurteko Garapenerako Helburuen oinarri diren eta datorren hamarkadan giza aurrerakuntzarako funtsezko jomuga diren betebehar unibertsalak dira haurren bizirautea, babesa eta garapena.Helburu horiek haur guztientzat errealitate bilaka daitezen borrokatzen du UNICEFek. Txosten aipagarri horrek erakundeak azken sei hamarkadetan egindako lana azpimarratzen du, etengabeko aldaketak pairatzen dituen mundu honetan izandako arrakastak eta borrokak. Ann M. Veneman-en Hitzaurreko laburpena.