Ebola: Gineara larrialdietako materialaren kargamentu bat iritsi da EBren eta UNICEFen bidez

Ebolaren aurkako borrokarako EBk milioi bat euroko dohaintza eginik, UNICEFen hiru karga-hegaldi finantzatu dira epidemiak gehien jotako herrialdeetara eramateko.

14 anbulantzia zeramatzan karga-hegazkinetako bat gaur aireratu da Zaragozako aireportutik Ginea Conakrira. Kargaren zati batek elikagai terapeutikoak eta babeserako osasun-materiala ere hartzen ditu barnean, hala nola eskularruak eta ur-andelak, guztira 505.018 euroko baliokoak.

Europako Batzordearen Laguntza Humanitariokoeta Babes Zibileko (ECHO, ingelesezko sigletan) departamentuak egindako milioi bat euroko laguntzarekin finantzatutako aireko hirugarren bidalketa da hau.   

Lehen hegazkina urriaren 10ean irten zenAmsterdametik Freetownera, eta txertoak,osasun-hornidurak etababes-materiala zeramatzan; bigarren karga-hegazkina, berriz, Luxenburgotik aireratu zen Monroviara urriaren 27an, eta larrialdietako elikagai terapeutikoak etaosasun-materiala garraiatu zituen.

ebolaren aurka borrokatzeko dohaintza egitea: funtsezkoa epidemia gelditzeko

Ebolaren eraginpeko herrialdeetaralarrialdietako hornidurakeramatea funtsezkoa da epidemia gelditzeko. Erantzuteko gaitasuna eskasa da gaur ere. UNICEFen gaurko hegaldia bezalako ekintza gehiago behar ditugu erantzuna erabat handitzeko eta ebola Ginean eta harago zabaltzea ekiditeko”, esan du Cyprien Fabre Mendebaldeko Afrikako ECHOko bulegoko buruak. “Erantzukizunak beren gai hartzen dituzten nazioarteko aliatu gehiagorekin eta biztanleak gero eta inplikatuago, datozen hiletan agerraldia kontrolatzea espero dugu. Baina ezin dugu arreta galdu azken ebola-kasua diagnostikatu eta tratatu arte”.

Anbulantziek ebola-kasu susmagarriaklekualdatzeko balio izango diote Conakriko Osasun Ministerioari, eta pertsona horiek ebola tratatzeko zentroetara eramateko, hiriburura eta herrialde osoko baso-zonetara.

Ginean,osasun-instalazio horiek beren mugara iritsi dira, ebola-agerraldia dela bide. Material egokia izan ezean, ebolaren biktima askok taxiak erabiltzen dituzte ospitalera iristeko –horrek gainerako bidaiarientzat dakarren arriskuarekin–.

Ebola: osasun-instalazioak ezinean

Anbulantziak Munduko Bankuak eta Mendebaldeko Afrikako Osasun Erakundeak finantzatu dituzte.

“Hasieratik, funtsezko hornidurak bidaltzea –aireko gure eragiketa handienetako bat orain arte– ebolaren krisiari emandako gure erantzunaren zati garrantzitsu bat izan da. Hornidura horiek lagungarriak dira lurreko osasun-ekipamenduak babesteko eta biziak salbatzen dituzte egunero”, esan du Manuel Fontaine UNICEFeko Eskualdeko zuzendariak Mendebaldeko eta Erdialdeko Afrikarako.

Gaur arte, UNICEFek 1.000 tona hornidura eraman ditu Gineara, Liberiara eta Sierra Leonara,ebolaren aurkako materialarenaireko eragiketa handienean.

Más información:

David Sharrock, ECHO Brussels, +32 2 296 89 09, [email protected]

Timothy La Rose, UNICEF Guinea Conakry, +224 622 350 251, [email protected]

Diana Valcárcel Silvela, UNICEF Espainia, +34 689 086 329, [email protected]

Rebekka Opfermann, UNICEF Brussels, +32 2 5050 106, [email protected]

Najwa Mekki, UNICEF New York, +1917 209 1804, [email protected]

Raquel Fernández, UNICEF Espainia Tel: +34 609 160 051 / +34 91 378 95 55, [email protected]