UNICEFen aldeko 'Llévalos a la Escuela' kanpainak saria jaso du

Azkenengo Gabonetan, ING Direct-ek urteko bere UNICEFen aldeko elkartasunezko kanpaina abian jarri zuen. “Llévalos a la escuela” deituriko kanpaina honek, sarean hedapen handia izan du, berritzailea, originala eta sortzailea izan delako eta, keinu erraz baten bitartez, lankidetzan aritu nahi duen edonork Zambia, Etiopia edo Brasil-eko haur bat eskolara joan ahal izatea lortu baitezake.

2011. urte bukaeran ekintza abian jarri zenetik, ING Direct-ek “Llévalos a la escuela” ekimenaren bitartez, UNICEFen alde 300.000 euro baino gehiago biltzea lortu du. Arrakasta hau ikusita, kanpainak zabalik jarraitzen du mugagabe. Bertan parte hartzeko, www.llevalosalaescuela.com webgunean sartu behar da eta, dohaintza txiki baten bitartez (0,79€), zure mugikorrera eskola deskargatu behar duzu. Orduan, mugikorra pantailan jarriz, haur bat webgunetik aterako da eta zure mugikorraren pantailan sartuko da eskolara joateko.

Bilbon maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean ospatu den 2012ko Festival Iberoamericano de la Comunicación Publicitaria ekitaldiak, ING Direct-ek UNICEF Espainia-ren alde gauzatu duen “Llévalos a la Escuela” kanpaina saritu du, Ogilvy One publizitate agentziak egin duena.

2005. urtetik, ING Direct UNICEFen Nazioarteko Aliatuetako garrantzitsuenetako bat da. Chances for Childrenbere programa globalaren bitartezING Direct-ek UNICEFekin lankidetzan dihardu egoera kaltebera duten haurren hezkuntzarako eskubidea epe luzera bermatzen duten proiektuetan. Ekimen hau hasi zenetik eta orain arte, Zambia, Etiopia, India eta Brasil bezala herrialdeetako 600.000 haur baino gehiagoren eskolatzea lortu du.