UNICEFek "Kirola eta Garapena" Jardunaldietan parte hartzen du

Santiago Bernabéu Estadio-an Kirola eta Garapena II. Jardunaldiak ospatuko dira ekainaren 21 eta 22an; ekimen hau Fundación Real Madrid-ek eta Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) antolatu dute.

Jardunaldi hauetan, bakearen kultura eta bizikidetzaren eraikuntzan, gizartzeratzean eta emakumeen jabekuntzan kirolak jokatzen duen papera ikuspegi desberdinetatik aztertuko da.

“Gure kamiseta, gure armarria, historia eta gure ospea kalteberenei laguntzeko erabiliko dugu, bereziki haurrei. Fundación Realmadrid-ek eta AECIDek argi daukate kirola erkidegoen garapenerako funtseko tresna aparta dela", adierazi zuen Florentino Pérez-ek ekimenaren inaugurazio ekitaldian.

UNICEF Espainia-ren Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-k gaur Kirola bakearen kultura eta biziketza lortzeko mahai inguruan parte hartu du, gai honen inguruan Wilfred Lemke-k (Garapenerako eta Bakerako Kirolaren arloan Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Aholkulari Bereziak) eskainitako saio magistralaren ondoren. Mahai-inguru honetan ondokoek ere parte hartu dute: María Ángeles Siemens, ACNUReko Zuzendari Nagusia, Isaac Siboni, Centro Peres para la Paz erakundeko Presidentea, Inbal Cohen Amitai, Paz Social Emocional erakundeko Sortzailea eta Tokiko Lidergotza Taldeko Bideratzialea, Israel.

kirolak haurrentzat duen garrantzia

Paloma Escudero-k haurrentzat kirolak eta jolasak duen garrantzia azaldu du. UNICEFentzat, kirola baloreetan oinarrituriko hezkuntzaren eta bakerako hezkuntzaren tresna garrantzitsua da: talde-lana, elkartasuna eta arauen errespetua bezalako balioak transmititzen ditu.  

Gainera, jolaserako eskubidea Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 31. artikuluan barneratua dago: “Estatu Parteek, haurrak atseden eta denborapasako, jolas eta bere adineko aisialdi ekintzetarako eskubidea du, eta honekin batera, bizitza kulturalean eta artean parte hartzekoa ere bai".

Ekainaren 22an, ostiralean, Kirola eta emakumearen jabetza hitzaldia izango da; hizlaria Raquel Martí izango da, NBE Palestina-ko Errefuxiatuentzako Agentziaren Espainiako Batzordeko Zuzendaria (UNRWA) eta kirola eta genero berdintasunaren inguruko eztabaida izango da.