UNICEFek eta Seguros Nuez-ek, Afrikan hezkuntza bermatzeko erronkarekin bat egiten dute

Schools for Africa - Mozambike proiektua, abuztuaren 1etik Seguros Nuez-ek dituen elkartasunezko erronketariko bat da. Helburua, 10.716 euro lortzea da. Ekarpen horrek, Afrikako herrialde horretako ehunka haurrek eskolara joateko aukera izatea eta kalitatezko hezkuntza jaso ahal izatea ahalbidetuko du.

Schools for Africa, UNICEFek, Nelson Mandela Fundazioak eta Sociedad de Hamburgo erakundeek sustatutako ekimen bat da eta bere helburua, milioika haur afrikarri hezkuntzarako eskubidea bermatzea da.

Seguros Nuez, Grupo Bankinter-en aseguru konpainia berria da eta Nuez Erronkak sortu ditu. Horien bitartez, parte hartzen duten gizarte mailako proiektu desberdinen artean 300.000 euro banatuko ditu. Erronka, erakunde bakoitzaren proiekturako ahalik eta boto gehien lortzea da erronka.

Seguros Nuez-ek, Schools for Africa - Mozambike proiektuak lortzen duen boto bakoitzeko 6 euro emango ditu. Botoak webgune honen bitartez eman daitezke: http://www.nuez.es/proyecto-social/escuelas-frica.html