UNICEF eta Sahel BBVA Suma plataforman daude

BBVA banketxeak BBVA Suma abian jarri berri du; ekimen hau, elkartasunezko helburua duen finantzaketa kolektiborako plataforma digitala da eta pertsona bakoitzak, modu erraz eta bizkorrean, nahi duen diru kopurua dohaintzan emateko aukera eskaintzen du, proiektu batera edota zenbaitera bideratuko dena. UNICEFek Sahel-eko elikadura krisiarekin parte hartzen du.

Plataforma hau, nazioarteko mailan larrialdi humanitarioetan lan egiten duten GKE handiak zein tokiko erakundeen proiektuak finantzatzeko helburuarekin sortu da. Dohaintzen kopurua zuzenean proiektuetara doa eta erabiltzaileak GKEen webguneak bisita ditzake, horien bazkide egin edota beraien kontuak emateko txostenak ikus ditzake.

BBVA Suma atala bi arlo handitan banatzen da. Alde batetik, "Erantzun Humanitarioa" mundu guztian aktibo dauden larrialdiak biltzen ditu.Gaur egun, 7 larrialdi humanitarioetarako dohaintzak emanez parte har daiteke, besteren artean Boli Kosta, Haiti edo Sahel-eko larrialdiak.

Webguneko bigarren atala "Elkartasunezko Kausak" deitzen da eta bertan, erabiltzaileekEspainian kokatzen diren eta elkartasunezko proiektuak gauzatzen dituzten erakundeen inguruko informazioa eskuratu dezakete, toki zein garapen bidean dauden herrialdeen mailan. Orain 23 kausa desberdinen alde egin daiteke.

Plataforma Suma BBVA

UNICEF-ek Sahel-en gauzatzen duen ekintza

Plataformaren bitartez, erabiltzaileak UNICEFek Sahel-en pairatzen den krisi egoerari aurre egin ahal izateko egindako deialdiaren aldeko dohaintzak eman ditzake. Eskualdeak azken urteetan bizi izan dituen lehorte jarraiek elikadura krisi sakona sortu dute eta jadanik 18 milioi pertsonarengan du eragina. Beste alde batetik, Sahel-en gertatzen ari den segurtasun ezaren gorakadak, ezegonkortasunaren eta Mali-ko gatazkaren ondorioz, krisiaren larritzea dakar berarekin.

UNICEFek zera kalkulatzen du: bost urtetik beherako 1,1 milioi haur hiltzeko arriskuan aurkitzen direla desnutrizio akutu larriaren ondorioz. Tratamenduaren kostua 42 euro ingurukoa da eta 4-6 aste irauten duen elikadura terapeutikozko 3 poltsatxo barneratzen ditu.

UNICEFek laguntza humanitarioa bidali du egoera hau pairatzen duten lau eskualdeetara (Kidal, Gao, Mopti eta Tombuctú), 60.000 pertsonen osasun arloko beharrei aurre egiteko asmoz.