Telecontrol y Equipamiento enpresak Multiplica por la Infancia ekimenarekin bat egin du

Telecontrol y Equipamiento empresak Multiplica por la Infancia ekimenarekin bat egin du. Ekimen honek, haur kalteberenen eskubideen defentsan enpresa txiki eta ertainen lankidetza errazten du.   

Funtsak, haurren bizi baldintzak hobetzeko eta beraien eskubide guztiak bermatzeko UNICEFek lantzen dituen bost lehentasunetara bideratuko dira: haurren biziraupena, hezkuntza, abusu eta esplotazioaren aurkako babesa, GIB/HIESa haurrengan eta haurren aldeko politika eta aliantzen sustatzea.

UNICEF Kanarietako Batzordeko presidentea den Nereida Castro Martín-ek zera azpimarratu zuen: “haur kalteberenen aldeko ekimen honekin bat egiten duen kanariar lehen enpresa da", eta enpresaren ordezkaria den Himar Ramírez Marrero-ri eskerrak eman zizkion beraien konpromisoagatik.

Telecontrol y Equipamientos enpresak Multiplica por la Infancia ekimenarekin bat egitean, Espainian haurren aldeko konpromisoa duten beste enpresa batzuen konpromisoari gehitzen zaio.