Somalia: errekuperazioaren istorio bat, gosetea gertatu eta urte bete beranduago

Duela urte bete Nazio Batuek Somalia hegoaldeko zenbait eskualdetan gosete egoera aldarrikatu zuen, Afrikako Adarrean elikadura krisiak momenturik larriena bizi izan zen garaian. Nazioarteko laguntzari esker, gosetea 2012ko otsailean bukatu zen eta eskualdean bizitza asko salbatzea lortu zen. Baina Somalia, Kenya eta Etiopian 8 milioi pertsonak laguntza humanitarioa behar izaten jarraitzen dut

Aminaren semeak, Ismail Mohamed-ek lau urte ditu eta iazdesnutrizio akutu larria pairatu zuen. Gaur egun guztiz sendaturik dago eta bere amak sendatzeko prozesuan nola sentitu zen kontatzen du: "nire bihotzean berriz esperantza sentitu nuen". "Orain zoriontsua naiz".

Amina-ren famili Lower Shabelle-n bizi zen, lehortearen eta gosetearen eragina gehien pairatu duten eskualdetako bat. "Animalia guztiak hil ziren, ez zen ezer geratu", dio Mohamed Ibrahim bere senarrak. "Joan egin behar izan genuen, gure semea oso gaixo jarri baitzen", dio.

“Muqdisho-ra heldu ginenean, Isamil oso gaixo zegoen. Bere gorputza puzten hasi zen eta azala jausi zitzaion", dio bere amak. Gainera, hain ahul egonik, elgorria eta kolera harrapatu zituen. Bere gorputza hainbeste puztu zen, ezin zituela begiak zabaldu.

berehalako tratamenduak ismail-en bizitza salbatu zuen

Bere gurasoek, Somalia-ko SAACID GKEak kudeatzen duen eta UNICEFek babesten duen nutrizio zentrora eraman zuten. Bertan,Ismail-ek desnutrizio akutu larria pairatzen zuela eta premiazko tratamendua behar zuela jakin zuten.

“Ekarri zutenean, hantura-tasa (edema izenarekin ere ezaguna) oso altua zen", dio Abdullahi Mohamed-ek SAACID GKEko erizainak; bere izan zen zentroan Ismail-i lehen arreta eskaini zion pertsona. "Momentu horretan ezin genuen gauza handirik egin beregatik".

Ismail Belgikako Mugarik Gabeko Medikuak kudeatzen duen ospitalera eraman zuten, bertan bi aste eman zituen, puztea desagertu zen arte: "Gero gure nutrizio zentrora eraman genuen, programa terapeutiko bat jarraitzeko asmoz", azaldu zuen Mohamed-ek.

455.000 haur baino gehiagok desnutrizio akutuaren aurkako tratamendua jaso dute

Erantzun humanitario masiboa funtsezkoa izan da Ismail bezalako haurren bizitzak salbatu ahal izateko. Iaz, UNICEFek desnutrizio akutua pairatzen zuten 455.000 haurri tratamendua eskaini zien Somalia-n, horietatik225.000 haurrek desnutrizio larria pairatzen zutelarik (gehiengoa erdialdeko eta hegoaldeko eskualdetan bizi zirenak izanik).  []

Baina, Somalia-ko zenbait eremutan egoera oso makala izaten jarraitzen du. 2'5 milioi pertsonak laguntza behar dutela estimatzen da (erdia haurrak direlarik).

“Beharrak iaz bezain handiak ez diren arren, Ismail-eri gertatu zitzaion bezala, oraindik ere sufritzen ari diren haurrak daude", adierazi zuen Mohamed-ek. “Oraindik ere bera bezalako haurrak ikusten ditugu gure nutrizio zentroetan”.

UNICEFek ere talde kalteberenen erresistentzia handitzeko lan egiten du, horretarako erkidegoko oinarrizko zerbitzuak indartzen dituelarik. Epe luzera, hau izango da lehorteak edota elikadura segurtasun ezak sorturiko krisiak eragindako arriskua murrizteko modu bakarra.