SH Hoteles, "UNICEFen Lagun den Hotel" berria

SH Hoteles-ek UNICEF Espainiak abian duen "UNICEFen Lagun diren Hotelak" ekimenarekin bat egiten du

SH Hoteles katea, Valentziar Erkidegoan UNICEF Espainiaren "UNICEFen Lagun diren Hotelak" ekimenarekin bat egiten lehena izan da. Ekimen honek, turismo arloko establezimenduei haurren eskubideen sustatzea eta errespetua bultzatzeko bezero eta langileen mobilizaziorako eta komunikaziorako plataforma bilakatzeko deia luzatzen die. SH Hoteles-ek 6 establezimendu ditu Valentziar Erkidegoan eta hitzarmen honen bitartez, haurren babesaren arloan UNICEFekin duen konpromisoa indartzen du.

SH Hoteles katea, Valentziar Erkidegoan UNICEF Espainiaren "UNICEFen Lagun diren Hotelak" ekimenarekin bat egiten lehena izan da. Ekimen honek, turismo arloko establezimenduei haurren eskubideen sustatzea eta errespetua bultzatzeko bezero eta langileen mobilizaziorako eta komunikaziorako plataforma bilakatzeko deia luzatzen die.

SH Hoteles-ek 6 establezimendu ditu Valentziar Erkidegoan eta aliantza honen bitartez, kateak iazko abenduan SH Valencia Palacese Hotela Champions for Africa elkartasunezko partiduaren IV. edizioko anfitrioi bilakatu zenean gure erakundearekin sinatu zuten lankidetza akordioa eta haurren babesaren arloan UNICEFekiko duen konpromisoa sendotzen du.

SH Hoteles kateak UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egiteak, haurren aldeko sentsibilizazio eta diru bilketarako ekintza desberdinak daramatza berarekin. SH Hoteles-eko Zuzendari Nagusia den Javier Vallés-ek UNICEFek Valentziar Erkidegoko Batzordearekin lankidetzan aritzea pozgarria da eta erantzukizun handia era bada katearentzat, "haurren eskubideen betetzeari ahalik eta hedapen nagusiena emateko bezero eta langileak nahasteko" konpromiso sendoa adierazi du.

Bere aldetik, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko Presidentea den Nidita Guerrero-k, "SH Hoteles-ek sinatu duen aliantza bezalakoek, turismo arloko sektoreko enpresak gizarte ekintzaile bihurtu daitezela ahalbidetzen du, UNICEFen haurren eskubideen babeserako eta defentsarako programekin lakidetzan arituz, horregatik gure betekizuna bete ahal izateko funtsezkoak dira".

SH Hoteles-ek "UNICEFen Lagun diren Hotelak" ekimenarekin bat egiteak, Espainia-ko beste hotel batzuk edota hotel talde batzuk jadanik sinaturiko akordioei gehitzen zaie, hala nola Melia Hotels Internacional, Luabay Hotels & Leisure, Hotel Arts de Barcelona, Federación Empresarial Hotelera de Mallorca eta Ashome Asociación Hotelera de Mallorca.

500 eta 1.500 milioi haur indarkeriaren biktima direla eta 1,8 milioi haur sexu-esplotazioaren biktima direla estimatzen da. Bidaietan haurren sexu-esplotazio komertzialaren aurkako borrokaUNICEF Espainia-ren "UNICEFen Lagun diren Hotelak" ekimenaren gai nagusietariko bat da.