Sevilla-ko Hotel Bécquer, UNICEFen Lagun den Hotela bihurtu da

Sevilla-ko Hotel Bécquer-ek UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du. Ekimen honek, gure herrialdean kokatzen diren turismo establezimenduak haurren eskubideen errespetua eta sustapena hedatzeko bezero eta langileen mobilizaziorako zein komunikaziorako plataforma bilakatzea du helburu.

Asmo honekin, Hotel Bécquer-ekhaur kalteberenen aldeko ahaleginak batuko ditu, horretarako bere instalazioetan gauzatuko diren ekimen desberdinetan beraien bezero, langile eta hornitzaileak nahastuko dituelarik.

Hotel Bécquer-eko zuzendaria den María Luisa Mantero de Montes-en ustez, “krisi garai larri hauetan, enpresek inoiz baino konpromiso handiagoa izan behar dugu eta urte asko lan ikaragarria egiten ari diren UNICEF bezalako erakundeekin ditugun lankidetzak sendotu egin behar ditugu".

Bere aldetik, UNICEF Andaluziako Batzordeko Presidentea den Ricardo García-k zera azpimarratu zuen: “sektore pribatua funtsezko aliatua da UNICEFek haurren alde gauzatzen duen lanean. UNICEFen Lagun diren Hotelak programa baterako lan honenadibide argia da, turismo sektoreko enpresak  gizarte eragile bilakatzeaahalbidetzen baitu, gure erakundearekin haurren eskubideen defentsarako zein babeserako programetan lankidetzan arituz milaka haurren bizitzetan aldaketa errealak sortu ahal izanik".