Roberto Soldado: “Haur kalteberenek guztiok mobilizatu gaitezen behar dute”

Roberto Soldado, Valencia Club de Fútbol taldeko jokalaria eta Espainiako Futbol Selekzioko nazioarteko jokalaria, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordearen Laguna izendatua izan da.

Roberto Soldado-k sentsibilizazio etadiru bilketa ekimen desberdinetan modu aktiboan parte hartuko du, eta UNICEFek garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatzen duen lana ezagutzera ematen jardungo du bereziki, batez ere haur eta gazteen eskubideak sustatzeko funtsezko tresna gisa kirola erabiltzen den tokietan.

Izendatu ondoren, Soldado-k zera adierazi zuen: "harro sentitzen naiz UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordearekin sinaturiko akordio honen bitartez mundu osoko haurrei laguntzeko erronkan parte hartu ahal izateaz”. Jokalari karismatiko honek, "jarraitzaile guztiak UNICEFekin eta nirekin kausa honen alde lankidetzan aritzera" animatzen ditu, "haur kalteberenek guztiok mobilizatu gaitezen beharra baitute". 

Gainera, Soldado-k UNICEFek larrialdi humanitario egoeretan luzaten dituen deialdietan ere parte hartuko du,gaur egun Afrikako Sahel eskualdea mehatxatzen duena bezalakoetan adibidez. "Ezin dugu axolagabe geratu Sahel-en gertatzen ari denaren aurrean; bertan milioi bat haur gutxienez muturreko desnutrizio larriaren ondorioz hiltzeko arriskuan aurkitzen da", dio Soldado-k, valentziarrak beraien dohiantza SMS bat UNICEF hitzarekin 28028 zenbakira bidaltzera gonbidatzen dituelarik.

Zelaietatik kanpora, hasieratik Soldado-k elkartasunezko jarduerekiko izan duen konpromisoa azpimarratu beharra dago. Bereziki aipagarria da Champions for Africa futbol partiduan izan zuen parte hartze aktiboa eta gogotsua; ekimen honen IV. edizioa Valentziako Mestalla zelaian jokatu zen iazko abenduaren 29an, Afrikako Adarreko goseteari aurre egiteko UNICEF Espainiak eta Fundación Kanouté-k antolaturik.  

Soldado parte hartu zuten taldeetako bateko kapitaina izan zen eta 10.000 haurren bizitza salbatzeko erronka betetzen lagundu zuen. Orain jokalariak gure erakundearekiko duen konpromisoa formalizatzen du, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordearen Lagun bihurtuz.

UNICEFentzat, Roberto Soldado bezalako kirolarien laguntza funtsezkoa da eta haurren eskubideen defentzan egiten dugun lanarekin bat egiten du.  

GARAPENERAKO KIROLA

Kirolak toki garrantzitsua betetzen du UNICEFen lanean. Jolasa haur guztien eskubidea da, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean aintzatetsia dena. Baina UNICEFentzat, kirola balioetan oinarrituriko hezkuntza programen eta bakerako programa askoren funtsa izateaz gain, gehiegikeriak, indarkeria eta esplotazioa pairatu dituzten haurren birgaitze psikosozialerako tresna ere bada.