Radio Televisión Castilla y León-ek "Egun 1 dohaintzan eman" kanpainarekin bat egin du

Radio Televisión de Castilla y León (RTVCyL)-ek Egun 1 dohaintzan eman haurren desnutzioaren aurkako kanpainarekin bat egin du. Haurren desnutrizioaren aurka "Día" hitzarekin 28028 zenbakira SMS bat bidali. SMS 1= EGUN BATEKO BIZIA lelopean, RTVCyL-ek bere eguna dohaintzan emango du gizartea haurren desnutrizioak dituen ondorio larrien inguruan kontzientziatzeko helburuarekin. 

Egun osoan, kateko informazio zerbitzuek zein bi kateetako programa nagusiek, UNICEFek garatzen duen lanarekin loturiko erreportajeak, elkarrizketak eta informazioak eskainiko dituzte, baita haurren desnutrizioaren arazo larriaren ingurukoak, garapen bidean dauden herrialdeetako ia 200 milioi haurrengan eragina baitu.

UNICEFen eguna Castilla y León Televisión katean, Haití en construcción dokumentalaren emanaldiarekin bukatuko da; dokumental honetako protagonista Ana Duato da eta UNICEFek Karibeko herrialde horretan egin duen lana, izandako lorpenak eta aurre egin beharreko erronkak erakusten ditu.

Honetaz gain, egun osoan zehar, RTVCyL-ek bere bi kateetako lerro grafikoa kanpainako irudiarekin jantziko du, sentsibilizazio jarduera honi dagozkioan katearen, gortina eta euli zehatzak barne. Publizitate tarteetan, spot-a eskainiko dute, eta ekimen honek katearen webgunean ere presentzia izango du.