Novaschool Malaga UNICEFen Lagun diren Eskola berriak

Malaga-ko Novaschool ikastetxeak UNICEFen Lagun diren Eskolak bilakatu dira

Novaschool hezkuntza sarea osatzen duten hamar ikastetxeak UNICEFen Lagun diren Eskolak bilakatu dira. Horrela berretsi zuten maiatzaren 25ean Novasoft-eko Presidente Exekutiboa eta Novaschooleko Kontseilari Ordezkaria den Francisco Barrionuevo-k eta UNICEF Andaluzia-ko Batzordeko Presidentea den Ricardo García Pérez-ek. Rincón de la Victoria herrian kokatzen den Novascholl Añoreta ikastetxeko eraikuntzan sinatu zen lankidetza hitzarmena. Aliantza honen bitartez, hezkuntza erakunde honek haurren eskubideen ezagutza sustatzeko eta elkartasunezko hiritartasun global arduratsua gauzatzeko konpromisoa hartzen du.

Helburu hori lortzeko, UNICEF Espainia-k prestaturiko hezkuntza zein multimediazko materialen erabileraren bitartez sentsibilizazio iraunkorra gauzatuko dute, Azaroaren 20a (Haurren Egun Unibertsala) ospatu eta hedatuko dute, eta Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean oinarriturik, haurren eskubideen defentsaren inguruan eskola- erkidego guztian (irakasleak, ikasleak eta familiak) baliabideen mobilizazioa gauzatuko dute.

Novaschool UNICEFen Lagun den Eskola gisa izendatzeak, bere hezkuntza jardueran haurren eskubideekiko duen eguneroko konpromisoaren eta ikastetxeek UNICEFen lankidetzarako programetara bideratu dituen diru-ekarpena lortzeko burutu dituzten ekimenen aintzatespena da. Novaschool aurten hasi da modu aktiboan gurekin lankidetzan, bere elkartasunezko ekimenen egutegian UNICEFen aldeko jarduerak antolatuz, hala nola Uraren Munduko Eguna dela eta Nigerrerako Tantak Lasterketa eginez. Ikasleek, boluntario gisa aritu diren irakasleekin batera, Afrikako herrialde horretan UNICEFek garatzen dituen haurren biziraupenerako proiektuen aldeko kirol eta jai ekimen honetan parte hartze handia lortu zuten.

Hitzarmen honekin, Novaschool-ek bere elkartasunezko eta balioetan oinarrituriko hezkuntzarekin duen konpromisoan aurrera egiten du. UNICEFen Lagun den Eskola aitorpen honek, UNICEF Andaluzia-ko Batzordeko Presidentea den Ricardo García-ren ustez zera esan nahi du: "mundu osoan haurren eskubideekiko konpromisoa duten ikastetxeen ahaleginekin bat egitea, UNICEFen Garapenerako Hezkuntzak proposatzen dituen helburuak barneratuz: haurren eskubideen ezagutza, parte hartzea, hiritar konpromisoa eta elkartasun globala".

Novaschool erakundearentzat, konpromiso honek bere hezkuntza ereduaren garapenean aurrerapauso bat da, ikaslearen garapen pertsonala lortzeko, beraien ingurugirokoarekin harremana duten elkartasunezko jardueretan parte hartzen baitute. Novaschool-eko Kontseilari Ordezkaria den Francisco Barrionuevo-ren ustez, "ikaslearen heziketa integrala ezin daiteke soilik bikaintasunerako prestakuntza akademikoan geratu, balioetan oinarrituriko prestakuntza sendoa ere eman behar zaie, etorkizunean guztion bizitzak zuzenduko baitituzte".