Lurrikararen ondoren familiak elkarrekin mantentzea, UNICEFen lehentasunetako bat

Lurrikararen ondoren familiak elkarrekin mantentzea, UNICEFen lehentasunetako bat

Haitiko lurrikarak herrialdeko haurtzaroaren egoera are gehiago zaildu zuen.1,2 milioi haur haitiar, urtarrilaren 12a baino lehen, izugarri kalteberak ziren, eta lurrikarak egoera areagotu zuen: milioika haur beren familietatik aldetuta geratu ziren, etxeak galdu zituzten, eta oraindik ere, aldi baterako egoitzetan pilatuta bizi dira, eta, sarritan, biolentziaren biktima dira. Problematika horietako bakoitzari erantzutea izan da eta bada oraindik ere UNICEFen lehentasunetako bat.

Beren familiak galdu zituzten edo haiengandik banandu ziren haurrei laguntzea eta erantzuna ematea izan da UNICEFen lehentasun nagusietako bat, hondamendiaren lehen orduetatik hasita. Orain arte, ia 5.000 haur erregistratzea lortu da, eta beren familiekin 1.265 elkartu dira berriz.

Beste erronka handietako bat izan da haurrak lehenbailehen normaltasunera itzultzea. Horregatik sortu ziren Haurren Gune Lagunak, adingabekoei aisialdiko ekintzak eta laguntza psikosozialekoak ematen dizkietenak. Gaur egun 95.000 haur inguru joaten dira 369 guneetara.

Familiak laguntzea beren seme-alabak aurrera ateratzen

UNICEF, bere aliatuekin batera, ahal duen guztia egiten ari da seme-alabak mantentzeko zailtasun ekonomikoak dituzten familiei babesa emateko. Joseph Charles-en eta bere emazte Marie-ren kasua da. Nekazariak dira eta lurrikararen ondoren, beren hiru alabak bertako haurren egoitza batera eraman behar izan zituzten.

“Lotsatuta eta deseroso sentitu nintzen”, aipatzen du Charlesek. “Inoizko erabakirik zailena izan zen”. Familia horiei laguntzeko, UNICEFekin hitzartutako GKEa, Terre de Hommes, epe luzerako proiektu batean murgildu zen, bere seme-alaben zainketari uko egitea beste aukerarik ez zuten familientzat konponbide iraunkorrak eman zituen.  

Missing fitxategia.

Arrazoi ekonomikoengatik beren seme-alabak eman behar izan zituzten 24 familia identifikatu eta jarri ziren helburutzat. Gurasoak, baita Charlesenak ere, Terre de Hommes-eko langile sozialekin bildu ziren, eta ebaluatu zuten beren lanbideetan jarraitzea bideragarria ote zen, ala hobe ote zen bizimodua ateratzeko, beste aukera batzuk bilatzea. Laguntzarekin, familia bakoitzak bankuko kontu bat ireki zuen eskolako matrikulak ordaintzeko, janaria erosteko eta etorkizuneko beharretarako aurrekontu bat izateko, bizitzeko leku egonkorra barne.

Haurren egoitzan pare bat hilabete egin ondoren, Charlesen alabak etxera itzuli ziren. Charlesek orain bere arroz soroak zeintzen ditu, eta beste langile batzuk ere kontratatu ahal izan ditu; hartara, horiek ere, aldi berean, beren familiak mantendu ahal izateko. Haurren babeserako langileen gain diren jarraipen eta gainbegiraketa bisitak, lagungarri izaten ari dira bermatzeko beren seme-alabekin berriz elkartu diren familiek epe luzean mantendu ahal izango dituztela.