Lurrikara Ekuadorren: Zer egiten dugu UNICEFen?

Ekuadorreko lurrikarak, Richter eskalan 7,8 gradukoa, hondamen handia eragin du herrialdean.

Zifra ofizialen arabera, 270 pertsona baino gehiago hil dira lurrikararen ondorioz eta 2.000 zauritu baino gehiago daude.

Azpiegituren zati handi bat kaltetua izan da lurrikara larriaren ondorioz. Milaka pertsona kalean daude lo egiten erreplika berrien beldurrarekin.

Bahia, Esmeraldas, Guayaquil, Manta, Muisne eta Portoviejo gehien kaltetutako hirietako batzuk dira.

Larrialdi egoera honen aurrean, UNICEFetik Ekuadorreko erakunde humanitario batzuekin lanean ari gara behar den laguntza guztia emateko. Agintariekin ere etengabeko koordinazioan gaude, lurrikarak milaka umerengan eta euren familiengan izan dituen ondorioak arintzeko. 

 

LURRIKARA EKUADORREN: PEDERNALESERA MUGITZEN ARI GARA, TOKIRIK KALTETUENERA

Sei probintzia daude herrialde osoanlarrialdi-egoeran. Ekuadorreko UNICEFeko kideakPedernalesera mugitu dira, lekurik kaltetuenera.Biztanleriaren beharrak balioztatzen ari dira, bereziki umeen eta euren familien beharrak.

Oraingoz, 20.000 ur-araztegi pilula banatu ditugu, lurrikararen ondorioak gehien sufritzen ari diren pertsonek edateko ura eskuragarri izan dezaten, hondamendi mota hauetan lehen eteten den zerbitzuetako bat baita.

Gainera, ur eta saneamendu, hezkuntza eta babesaren beharrak arintzeko hainbat hornidura bidaliko ditugu. Hornidura hauen adibide batzuk, behin-behineko ikastetxeak, eskola-kitak edota kanpadendak lirateke.

LURRIKARA EKUADORREN:LURRIKARARIK HANDIENA 1979TIK 

Ekuadorren 1979tik bizi izan denlurrikararik handienaren aurrean gaude,Nepal suntsitu eta 10.000 pertsona hil zituen lurrikararen lehen urteurrenaren egun batzuk lehenago.

Larrialdi-egoera mota hauetan, UNICEFenhaurtzaroak kezkatzen gaitu. Umeak babestea lehentasuna izan beharko litzateke, mota honetakolurrikaren ondorioz jasan dezaketen trauma etazirrarak gutxiagotzeko.

UNICEFen arabera milioi bat dolar (900.000 euro) behar da larrialdi honen lehen egunei aurre egiteko. Ahal bada, egizu dohaintza Ekuadorreko lurrikaragatik kaltetutako haurren alde.