IV. UNICEF Tenis Txapelketa Murtzia-n

Murcia Club de Tenis 1919 erakundeak aurten ere UNICEF Elkartasunezko Txapelketa antolatzen du

Murcia Club de Tenis 1919 erakundeak, UNICEF Murtziako Batzordearen eta eskualdeko Tenis Federazioaren lankidetzarekin, txapelketa honen edizio berri bat antolatu du, 2012ko ekainaren 23tik 29ra ospatuko dena.

 

Txapelketa ondoko mailatan antolatuko da: gizonezko eta emakumezko benjaminak, gizonezko eta emakumezko kimuak, gizonezko eta emakumezko haurrak; eta gizonezko eta emakumezko kadeteak. Sari banaketa, aurten ere Tenis Klub-arekin batera erakunde laguntzailea izan den InterSport-TovarSport-ek eskainitako kirol materiala, ekainaren 29an, ostiralean, egin zen, maila bakoitzeko finalak ospatu ondoren.

Txapelketa honen antolaketari esker lorturiko funtsak, UNICEFek haur guztien eskubideak betetzea bermatzeko programetara bideratuko dira.