Haurrentzako ingurune seguruak Angola-n

Gerra bukatu ondoren, Angola-n haurren zurztasun eta kalteberatasun kausa nagusienetarikoa bihurtu da GIB/HIESa. GIBaren ondorioz adingabeen ardura duten familia kalteberen kopuruak ikaragarri gora egin duenez, egoera horri aurre egiteko UNICEF eta bere aliatuek GIB/HIESaren ondorioz umezurtzak edota kalteberak diren haurrentzako ingurune babesleak sortzea areagotzeko helburua adostu dute.

Lehen fasean, proiektua hiru probintziatan gauzatu daMoxico, Luanda eta Cunene-n, estrategia hori ondorengo urteetan nazio mailan erreplikatu ahal izateko asmoz.

Angola-ko Gobernuak erakutsi duen konpromisoari eta tokiko eragileen lan bateratu eta koordinatuari esker, herrialdeak haurren eskubideen babeserako eta gizarte ekintza eraginkorrerako politika bat hartzeko funtsezko oinarriak jarri ahal dira.

Garatzen ari direnestrategia nagusienetariko bat, adingabeen ardura duten abegi-familiei edota familia handiei laguntza eskaintzea da.

Ekintzak, adingabeen ardura duten familia kalteberetan, Zambia-ko gatazkatik ihes egin eta Angolara bueltatzean beraien laguntza sareak galdu dituzten lekualdatuetan, eta GIB/HIESaren ondorioz gurasoak hil zaizkien eta aiton-amonekin bizi diren haurretan zehaztu dira.

familiak, proiektuaren protagonistak

Familiei laguntza eskaintzeko eskema, egoera bakoitzari egokitu zaio eta ondoko ideia du bere oinarrian: familiak proiektuaren onuradun izateaz gain, proiektua praktikan jartzeko parte hartzaile aktiboak direla. Zehazturiko helburuak, diru-sarrerak sortzeko, osasunera eta hezkuntzara sarbidea izateko, prestakuntza eta jabetza lortzera bideraturiko ekintza integralen bitartez lortu dira.

Kordoba-ko Udalaren eta beste aliatu batzuen diru-ekarpenari esker, proiektu honek 1.074 familiak jasangarria eta bere burua aski izango duen bizitza berri bat hastea ahalbidetzen lagunduko du.