Haurren biziraupena: ekintzarako mundu mailako deialdia

Gaur 80 gobernu baino gehiago eta sektore pribatuko, gizarte zibileko zein erakunde erlijiosoetako lankide mordoa Haurren biziraupena, ekintzarako deialdia deituriko foroan bilduko dira. Honen helburua, haurren bizitzak salbatzen lagunduko duen ekimen global bat abian jartzea da.

Foro honetarako deialdia, UNICEFen lankidetzarekin,Etiopia-ko, India-ko eta Estatu Batueta-ko gobernuek luzatu dute eta 2035. urterako herrialde guztietan bizirik jaiotako 1.000 haurretik 20 haur baino gutxiagoko heriotza-tasa lortzeko erronka luzatu du. Helburu historiko hori lortzeak, 2035 urtera bitartean 45 milioi haurren bizitzak salbatzea ekarriko luke eta ondorioz, mundua saihes daitezkeen gaixotasunen ondorioz hiltzen diren haur kopuruarekin bukatzekohelburutik hurbilako egongo liteke.

Azken 40 urteetan, txerto berriek,osasun-zerbitzuetako hobekuntzek,hezkuntzara bideraturiko inbertsioek etagobernuen zein gizarte zibilaren eta beste aliatu batzuen ardurari esker, haurren heriotza %50 baino gehiago murriztea lortu da.

Baina bost urte bete baino lehen milioika haur (gehienakSahara hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean) hiltzen dira urtero saihes daitezkeen kausen ondorioz. Honek, 2010. urtean, bizirik jaiotako 1.000 haurretatik 56 haur hil zirela esan nahi du.

haurren biziraupena lortzeko ahalegin handiagoa behar da

Helburu hau betetzea posible da, ondoko funtsezko bost arlo hauetan ahaleginak sendotzen badira:  

  1. Geografia: bost urtetik beherako haurren heriotzen %80a pairatzen duten 24 herrialdeetan ahaleginak gehitzea.
  2. Biztanle-talde handiak: nazio mailako osasun sistemetan arreta jartzea, bazterturiko hiritarrei sarbidea zabaltzeko. centrarse
  3. Eragin handiko konponbideak: haurren heriotzen ia %60a sortzen duten bost kausa nagusiei aurre eginez: pneumonia, beherakoa, malaria, jaiotza goiztiarrak eta erditzean gertaturiko heriotzak.
  4. Emakume eta neskatilentzako hezkuntza:neskatilen hezkuntza eta emakumearen autonomia barneratzea eta hazkunde ekonomiko inklusiboa sustatzea.  
  5. Elkarren arteko erantzukizuna: helburu komunaren inguruko neurketa sistemak bateratzea, aurrerapenaren jarraipena egin ahal izateko.

Ekintzarako Deialdi honetan, gobernuei eta aliatuei zera eskatzen zaie: Una promesa renovada deiturikoa babesteko konpromisoa har dezatela; honek, haurren biziraupenaren aldeko nazio mailako planetan batera lan egiteko konpromisoa esan nahi du, emaitzen jarraipena eginez eta haur kalteberenei arreta handiagoa eskainiz.

"Urtero milioika bizitza salbatzeko beharrezkoak diren tresnak, tratamenduak eta teknologia baditugu, eta ez dago horiek ez erabiltzeko aitzakiarik", adierazi du UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. "Munduko haurrei emandako hitza berritzeko, haurren heriotza sortzen duten kausa nagusiei egin behar diegu aurre, hala nola beherakoari, pneumoniari, malariari; horretarako, eragin handiko eta merkeak diren tratamenduen estaldura handitu behar dugu, berrikuntza gehiako sortu behar da eta heltzeko zailak diren haurrengana heltzeko borondate politiko handiagoa suspertu behar dugu. Haurren heriotzak saihestea, guztion azken helburu komuna izan behar du".

"India, mundu mailako ekintzarako deialdi hau luzatu duen herrialdeetariko bat da. Aukera bat da eta aprobetxatu egin behar dugu.Indian azken 10 urteetan haurren heriotza-tasaren etengabeko murrizketa egon den arren, ezin dugu poztasun horretan geratu", esan zuen Ghulam Nabi Azad-ek, Indiako Osasun eta Familia-ongizate arloko Ministroak.

"Jaioberrien eta haurren heriotzen murrizketa,Indiako Landa eremuko Osasunaren Nazio Mailako Misioaren helburu nagusia izaten jarraitzen du. India-khaurren biziraupenaren aldeko esku-hartzeetan duen esperientziekin eta programek duten tamainarekin,Asia-Pazifikoko eskualdean haurren biziraupenerako ekimenak gauzatzeko toki egokia du", adierazi zuen.

"Munduan, ez daude bi herrialde berdin. Beraz, gutariko bakoitzak, helburu hori lortzeko bere bidai orria definitu behar du. Etiopia-nbost urtetik beherako haurren heriotza-tasa erdira murriztu da, bizirik jaiotako 1.000 haurretik 166 izatetik 88 izatera heldu direlarik soilik azken hamarkadan", esan zuen Tedros Adhanom Ghebreyesus sendagileak, Etiopia-ko Osasun arloko Ministroak.

"Munduari eta gure haurrei orain eman ahal diegun hitza zera da: iraganean bezala, Etiopia-k ahal duen guztia egingo du2035. urtean bizirik jaiotako 1.000 haurretatik 20 baino gutxiagoko heriotza-tasara murriztu ahal izateko. Orduan atzera begiratuz, gure haurren aldeko justizia egin dugula eta gizadiaren historian pieza handi bat jarri dugula esan ahal izango dugu", adierazi zuen.

USAIDeko arduraduna den Rajiv Shah-ak ondokoa baieztatu zuen: "Garapena arazoz beterik egon daiteke eta konpontzeko aukera gutxi ditugu. Haur bati bost urte bete ditzala laguntzea, ez da horietariko bat. Munduak saihes daitezkeen haurren heriotzei bukaera emateko ahalmena duen ez da garrantzitsua, baizik eta egin behar dela da gaia".