Haurren alde korrika egitera etor zaitez. Helmuga Oaxaca-n dago, Mexiko-n

UNICEFen aldeko Santander Elkartasunezko II. Lasterketan parte har ezazu

Madril, Santander eta Valentzian ospatuko dute datorren ekainaren 10ean UNICEFen aldeko Santander Elkartasunezko II. Lasterketa.

Santander Voluntarios Comprometidos deituriko Boluntariotza Korporatiborako Programak, bildutako diru-ekarpen guztiak UNICEFek Mexiko-n garatzen duen hezkuntza programara bideratuko ditu.

UNICEFen “Todos los niños a la escuela” programaren helburua, haur kalteberenei kalitatezko hezkuntzarako sarbide unibertsala bermatzea da, horietako gehienak Oaxaca herriko haur indigenak direlarik. Onuradunak 294 eskoletandauden 15.577 haur dira.

5 edo 10 Km. korrika eginez parte har dezakezu, eta honetaz gain, haurrentzako lasterketak ere egongo dira. Lasterketa egiterik ez baduzu nahi baina parte hartzea nahi baduzu, zure elkartasunezko diru-ekarpena egin dezakezu Fila 0-ren bitartez.

Izena www.carrerasolidariasantander.comwebgunean eman dezakezu eta bertan ibilbideak eta ordutegiak ere ezagut ditzakezu.

Hezkuntzaren lasterketa irabaz ezazu. UNICEFekin haurren alde bat egin ezazu.