Haurrak urak eta saneamenduak duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzea

UNICEF Kantabria-ko Batzordeko Zuzendaritza Juntako kideek, uztailean zehar udako surf kanpamenduetan sentsibilizazio ekimenak garatu zituzten, UNICEFek Rivamontarn al Mar-eko udalarekin eta Kantabria-ko Surf Federazioarekin duen lankidetzari esker.

Ekimen hauetan surf eskola desberdinetako 180 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten. Helburua, haurren egoera ezagutzera ematea eta haurrak munduko haur guztiek dituzten oinarrizko eskubideen inguruan kontzientziatzea da, ur edangarria eta saneamendua eskuragarri izatearen garrantzia azaltzeaz gain.

Ur edangarririk eta saneamendurako zerbitzu egokirik eskuragarri ez izateak, egunero milaka haur gaixotzea eta hiltzea sortzen du, beherako gaixotasunekin zuzeneko harremana baitute eta hauek haurren heriotza sortzen duen bigarren kausa dira. Bost urtetik beherako 4.000 haur inguru hiltzen dira egunero ur edangarririk eta saneamendu egokirik eskuragarri ez izateagatik.

Ur, saneamendu eta higiene arloan UNICEFek gauzatzen dituen programak funtsezkoak dira haurren biziraupenerako. Gaur egun,780 milioi pertsona baino gehiagok ez duteur edangarrizko iturri egokirik eskuragarrieta 2.500 milioi pertsona baino gehiagok ez dute saneamendu sare egokirik eskuragarri.