"Guatemala: marcada por la desnutrición"

JM López argazkilari espainiarrak, UNICEF Alemania-ko Batzordeak antolatu duen "UNICEFen Urteko Argazkia" deituriko nazioarteko lehiaketako bigarren saria irabazi du. ‘Guatemala: marcada por la desnutrición’ argazkiak, herrialde horretan desnutrizio akutu larriak duen eragina erakusten du.

Guatemala-n, milioi 1 haurrek gosea eta %54ak desnutrizio kronikoa pairatzen dute; datu hauen arabera, Afrikako eta Asiako zenbait herrialdeetako desnutrizio kronikoaridagokion antzeko mailan kokatzen du.

Argazkian agertzen den neskatila Marisela da eta sei urte eta erdi izan arren, ez ditu 9 kilo pisatzen.Bizitzako lehen urteetan beharrezko elikagaien falta izateak, betirako haurraren osasun eta garapen intelektualean eragina izango duten itzulezinezko kalte fisiko eta kognitiboak sortzen ditu.

“Argazki txapelketa honek, begiak irekitzen dizkigu eta, guretzat jasanezinak edota izugarriak diren baldintzetan bizi ahal izateko haurrek eduki behar duten indarraz ohartarazten gaitu", adierazi zuen UNICEF Alemania-ko Batzordeko Patronatuko kide den Bettina Wulff-ek sari banaketan. “2011. urteko Argazkiak, gure erantzukizunerako zentzuari dei egiten dio", esan zuen.

Argazki lehiaketa honetan, Kai Löffelbein argazkilari alemaniarrak lehen saria irabazi du eta Mary F. Calvert argazkilari amerikarrak hirugarren saria irabazi du.