GUADALAJARA-N URAREN ELKARTASUNEZKO IV. LASTERKETA ANTOLATZEN DA
UNICEF Guadalajara-ko Batzordeak, laugarren urtez jarraian Uraren Elkartasunezko Lasterketa antolatzen du. Ekimena datorren martxoaren 18an ospatuko da, goizeko 10.30etatik aurrera, Guadalajara-ko Fuente de la Niña Atletismo-pistetan.
Gudalajara-ko udalak, Sorbe-ko Uren Mankomunitateak, Guadalagua eta Guadalajara-ko Atletismoko Epaileen Elkargoak UNICEFekin bat egiten dute Elkartasunezko IV. Lasterketa honen antolaketan. Lortuko den ekarpena,Nigerrerako Tantak programara bideratuko da.
Lasterketan parte hartu nahi dutenek, beraienelkartasunezko dortsala 2 euroren trukean Guadalajara-ko ikastetxeetan edota egunean bertan jaso dezakete.
Informazio gehiagorako: guadalajara@unicef.es edo goizez 949 23 29 86 telefonoan.
Gaztela-Mantxan, ehun ikastetxe baino gehiagok kanpaina honekin bat egin dute eta jarduera desberdinak burutzen dituzte. Elkartasunezko IV. Lasterketa honetan parte hartuko duten ikastetxeak,Nigerrerako Tantak kanpainakoikastetxe lankideak aitortua izango dira.