Fundación Real Madrid-ek UNICEF Espainia-ri Elkartasunaren Alma Saria 2012 eman dio

UNICEF Espainiak Elkartasunaren Alma Saria 2012 jaso du, haurren desnutrizioaren aurkako “Egun 1 dohaintzan eman” kanpainagatik.

Fundación Real Madrid-ek banatzen dituen sari hauen bitartez, gizartearentzat eredu diren eta kirolarekin nolabaiteko harreman zuzena edo zeharkakoa duten erakunde edo pertsonen lana saritzen da. Gala hau klub-aren 110. Urteurrenaren ospakizunetan kokatu da.

UNICEF Espainia-ko Presidentea den Consuelo Crespo-k eta kanpainan oso aktiboki parte hartu duen UNICEF Espainia-ko Enbaxadorea den Imanol Arias-ekjaso zuten Saria.

 

847.000 EGUN BAINO GEHIAGO DOHAINTZAN EMAN DIRA HAURREN DESNUTRIZIOARI AURRE EGITEKO

Haurren desnutrizioaren aurkako borrokarabideraturik dagoen Egun 1 dohaintzan eman,UNICEF Espainia erakundearen kanpaina da eta847.000 egun baino gehiago lortu ditu.

Ekimen honek, www.dona1dia.com webgunearen bitartez edota DIA hitza 28028 zenbakira SMS bat bidaliz, estatuko hiritarrak egun berezi bat dohaintzan ematera animatzen zituen; mezuaren kostuarekin (1,20€), UNICEFek desnutrizioaren aurkako tratamendua eskaini ahal dio haur bati egun batez.

Nutrizio egokia eskuragarri edukitzeko oztopoakbost urtetik beherako 2,5 milioi haurren heriotzen oinarrian daude. Baina desnutrizioa prebenitu daiteke eta aste batzuen buruan haurra sendatzen duen tratamendua dago.

UNICEF Espainiak argitaratu duen La desnutrición infantil: causas, consecuencias y estrategias para su prevención y tratamiento txostenak, garapen bidean dauden herrialdeen elikadura egoeraren argazkia eta egoera hori saihesteko formulak erakusten dizkigu. 

sarituak

UNICEF Espainia-k jasotako sariaz gain, ondokoak ere sarituak izan dira: Hegoafrikako Óscar Pistorius korrikalariak Kirol Ibilbidea atalean irabazi du; Nazioarteko Lankidetza arloan Misiones Salesianas erakundea izan da saritua; eta Estatuko Proiektuetan Lankidetza arloan, Larrialdietarako Unitate Militarra izan da saritua, Lorca-n izandako esku hartzeagatik. Plácido Domingo-k berriz Sari Berezia jaso du.