Eskola bat berreraikitzen Haiti-n

"Lurrikara gertatu zenean, zuzendaritzako bulegoaren aurrean nengoen. Zarata bat entzun nuen. Hegazkin batek eskola jo zuela ematen zuen. Orduan, horma bat jausi zitzaidan gainera eta azpian harrapatuta geratu nintzen. Eskola eraitsi zen. Zorionez, ikasturteko bigarren egun zen eta ikasle ugari joanak ziren. Arratsalde osoan haurrak salbatzeko erreskate lanak burutu zituzten. Berrogeita hamarren bat hil ziren", dio Yola Norélus Ahizpak, Port-au-Prince-ko mendixkan kokatzen den Carrefour-Feuilles barrutiko St-Gérard Ikastetxeko Zuzendariak.

Yola Norélus-ek 2010eko urtarrilaren 12ko lurrikara kontatzen duenean, atzo gertatu izan balitz bezala kontatzen du. "Solairu bat gehitu berri genuen. Margotu egin genuen eta gastu ugari izan genituen". Erori zen eskolak,13 ikasgela eta 1.600 ikasle  zituen

Zaborrak kentzeko lanak bukatu baino lehen zabaldu zuten berriro eskola, estalperik gabe. “Ohiko jarduerari 2010ko maiatzaren hasieran berriro ekin genion. Gobernuak apirilaren 5ean izan zedila eskatu zuen, baina hori egin ahal izateko baliabiderik ez geneukan. Ez geneukan karparik ezta mahairik".  

2011ko maiatzean, azkenean haurrek UNICEFek eraikitako 13 ikasgela berrietara joan ahal izan zuten. Zuzendaria eskola berriaz harro zegoen: "Ondo dago, leku ugari du, bisitan datorren pertsona orok oso ondo dagoela dio, ez duela bero larregi egiten. Gainera, lurrikara eta zikloiei aurre egiteko prestaturik dago. 12 bainugela ditugu eta ura ere badago."

Gaur egun eskolak 1.200 ikasle ditu. "Batzuk lekualdaturik daude, etxeak galdu zituzten eta ez dira auzora itzuli. Pixkanaka, haurrak berriro etorriko dira”, dio Zuzendariak.

11 urte dituen Christophe Amboise St-Gérard eskolara doa aurten. Bere lehengo eskola, lurrikararen ondorioz erori zen. Marie-Rose bere amak erabaki zuen eskola honetara ekartzea semea: "Asko gustatzen zaigua, dena ordenatuta dago eta ondo eraikia dago. Hezkuntza egokia jasoko du. "