Agua de Ribes: nola sekretu bat ur bihurtzen den

Uraren Munduko Egunadela eta, mundu mailan ur edangarria eskuragarri edukitzeko dauden zailtasunak ezagutzera emateko asmoz, UNICEF Kataluniako Batzordearen aliatua den Agua de Ribes-ek UNICEFen aldeko sentsibilizazio eta diru bilketarako kanpaina bat jarri du abian.

Ekimen honek,  www.cosasquenosabes.orgplataformaren bitartez parte hartzea eskatzen die hiritarrei, sekretu bat eta uraren inguruko datu bat sare sozialetan partekatuz.

Partekaturiko sekretu bakoitzeko, Agua de Ribes-ek 1,20 €-ko ekarpenaegingo dio UNICEFi (ura edangarri bilakatzeko 270 pastillaren baliokidea).

Gainera, kopuru horrekin lagundu nahi duten erabiltzaileek,AGUA hitzarekin 28028 zenbakira SMS bat bidali dezakete kanpainak iraungo dituen hiru asteetan zehar.

Kanpaina honen bitartez lortutako ekarpenak UNICEFera bideratuko dira bere osotasunean.

Kanpainak, ULABOX online supermerkatu berria bezalako salmenta kanalen babesa du, kanpaina hedatzen lagunduz.

Helburua, dohaintzan emandako 25.000 sekretulortzea da; mezu horiek 30.000€-tako balioa izango dute eta edangarri bihurtutako 34 milioi litro ur.