© UNICEF/UN0713616/Bunsak
© UNICEF/UN0713616/Bunsak
© UNICEF/UN0713616/Bunsak

Haurren Munduko
Eguna

Urtero, azaroaren 20an ospatzen da Haurren
Munduko Eguna eta munduko haur guztiei
eskainitako eguna
da.

Lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu Haurren Munduko Egunean, baina batez ere, egun aproposa da haur zaurgarrienen egoeraz ohartarazteko, haurren eskubideak ezagutzera emateko eta haurren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz kontzientzia hartzeko.

UNICEFek urte osoan zehar egiten du lan haurren bizitzan benetako aldaketak lortzeko. Zehazki, Haurren Munduko Eguna une erabakigarria da haurren aldeko mundu mailako deialdi honekin bat egiteko.

Noiz ospatzen da Haurren Munduko Eguna?

Nazio Batuek azaroaren 20an ospatzen dute Haurren Munduko Eguna; egun horretan, NBEren Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1959an. Baina adierazpen hori ez zen legez loteslea izan eta ez zen nahikoa haurren eskubideak babesteko. Hamar urteko negoziaketak aurrera eraman behar izan ziren mundu osoko gobernuekin, buruzagi erlijiosoekin, GKEekin eta askotariko erakundeekin, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testua adosteko, 1989ko azaroaren 20an. Konbentzioa sinatu zuten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute testu hori.

Haurren Egunaren helburua da herritarrei gogoraraztea haurrak direla kolektiborik zaurgarriena eta, ondorioz, munduko krisiak eta arazoak gehien pairatzen dituztenak direla.

Zer ospatzen da?

NBEren Batzar Nagusiak 1954an gomendatu zuen egun bat bideratzea munduko haurren arteko anaitasuna eta haien ongizatea sustatzeko, gizarte- eta kultura-jardueren bidez.

Nazio Batuek Haurren Munduko Eguna ospatzen dute, 1959an Haurren Eskubideen Adierazpena eta 1989an Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa - historian gehien berretsi den nazioarteko ituna- onartu izanaren omenez.

Zertarako balio du Haurren Munduko Egunak?

Fotografía de una niña en un aula

Munduko egun honek gogorarazten du haur guztiek dutela osasunerako, hezkuntzarako eta babeserako eskubidea, jaio diren munduko lekua edozein izanda ere.

Haurrei mundu-mailako egun bat eskaintzeak hainbat onura ditu; horien artean, haurren beharrei buruzko mundu mailako deialdia egiteko eta haurrek etorkizun hobea izan dezaten egunero lan egiten duten pertsonen lana aintzat hartzeko balio du.

Zergatik ospatzen du UNICEFek Haurren Munduko Eguna?

UNICEF haurren eskubideak babesteaz eta milioika haurren bizitzetan benetako aldaketak lortzeaz arduratzen den nazioarteko erakunde nagusia da. 75 urte daramatzagu haurren eskubideen alde lanean. Gure lana Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan oinarritzen da, azaroaren 20an onartu zena eta gure lan egiteko modua aldatu zuena.

Haurren Egunean, UNICEFek nazioarteko komunitatearekin bat egiten du haurren eskubideak sustatzeko eta defendatzeko.

Zer egin daiteke egun horretan?

Azaroaren 20a aukera berezia da haurren eskubideak ezagutzeko eta munduko haur guztien ongizatea lortzeko lan egitearen garrantzia gogoratzeko.

Egun egokia da haur zaurgarrienekin lankidetzan aritzeko moduak ezagutzeko, haien eskubideak aitortuak izan daitezen eta haien ongizatea eta garapena bermatzeko.

Erlazionatutako edukia

El mural de los derechos

Haurren Munduko Eguna: eskubideen murala

Haurren Munduko Eguna udalerrietan ospatzeko ekintza.

Actividad para celebrar el Día Mundial de la Infancia

Eskubideen murala - Haurren Mundu Eguna

Actividad para centros educativos - ¿Si dedicaras un mural en tu colegio a los derechos, cuáles destacarías?