11 kontseilu zure seme-alaba nerabearekin komunikatzeko

 Enpatiaz eta elkar ulertuz hitz egin ahal izateko gakoak.

11 consejos para hablar con tu hijo adolescente.

© UNICEF/UN0217190/Shennawi

17/10/2022

Zure seme-alaba nerabearekin konexioa lortzea funtsezkoa da bere buru osasuna eta ikaskuntza soziala eta emozionala eraginkortasunez babestu ahal izateko. Beste norbait maite dugunean interes handia dugu bere buruan, bere pentsamenduetan edo sentimenduetan. Denborak aurrera egin ahala, zure seme-alabari maitasuna eta errespetua agertzeko modu garrantzitsu bat da komunikazioa.

Harremana eraikiz

1. Interesa ager ezazu zure seme-alabarentzat garrantzitsua den horretan, axola zaizula erakusteko.

2. Zure interesak edo kezkak parteka itzazu, konexioak egiteko eta komunean dituzuen interesak identifikatzeko moduak bila itzazu.

3. Bere iritzia, ikuspegia edo pentsamenduak galde iezazkiozu zure seme-alabari, bere sentimenduak ulertu ahal izateko.

4. Nerabezaroa baino lehen zure seme-alabarekin zenuen komunikazioa oinarritzat har ezazu: komunikazioa txikitandik helduarora arte da garrantzitsua eta zure seme-alabak komunikazio osasuntsua bazuen, bere sentimendu edo pentsamenduak adierazteko ohitura bazuen, nerabezaroan ere horrela egingo du ziurrenik.

Entzule aktiboa izan zaitez

Oso garrantzitsua da aktiboki entzutea zure seme-alabarekin erlazionatzen zarenean. Entzule aktibo batek konpromisoa, kezka agertzen du, enpatikoa da eta ez du zentzatzen, nahiz eta (eta bereziki) bestearen iritziarekin bat ez etorri.

Zure seme-alabaren uste edo iritziekin bat etortzen ez bazara ere, bere iritziak errespetatu eta baloratu behar dituzu. Honela, berak ere zure iritzi edo usteak errespetatuko ditu.

Aktiboki entzuten badiogu ulertu, entzuten zaiola sentituko du gure seme-alabak, lasaiago egongo da; ez da bakarrik sentituko. Aitzitik, behar bezala entzuten ez badiegu beren kezkak gutxitzen ditugula eta beren sentimenduak ez gaituztela kezkatzen sentituko dute. Ondorioz, defentsiban jarriko dira eta frustrazioa, isolamendua edo atsekabea sentituko dute.

5. Arretazko gorputz-hizkuntza ager ezazu. Kontaktu bisuala mantentzea, baiezko argiak ematea, kezka agertzea edo adorez irri egitea arretaz entzuten ari garela erakusten duten keinu txikiak dira. Gorputz-hizkuntza eta keinu naturalak erabil itzazu zure seme-alabari agertzeko hor zaudela, zinez interesatua edo kezkatua zaudela. Nahiz eta hitzak ez erabili, arretaz entzuten ari zarela eta zure seme-alabak dioena zuretzat garrantzitsua dela erakuts dezakezu.

6. Galdera irekiak, argitzaileak egin itzazu zure seme-alabaren sentimenduak sakonago ezagutu ahal izateko. Ez dago erantzun egoki edo okerrik galdera horien aurrean; gure seme-alaba nerabearen sentimenduak hobeto ezagutzen lagunduko gaituzte. Esaterako, ondoko galderetakoren batekin saia gaitezke: “Zer esan nahi duzu horrekin?”, “Zergatik uste duzu atsekabea sentitu zenuela X gertatu zenean?” edo “Nola uste duzu sentituko zinela X gertatu izan balitz?”. Naturalki datorzkizuen esaldiak erabil itzazue, enpatia adierazteko.

7. Zure seme-alabak dioena errepika ezazu, esan nahi zuena berriz adieraziz edo hitzez hitz errepikatuz. Adibidez, ondokoa esan zenezake: “Ulertu dudana da….” edo “ X sentitzen zarela ulertu dut. Zuzen al nago?”

8. Iruzkin positiboak egin itzazu, zure seme-alaba gora ezazu. Berehalako gorespen zehatzak egiteak gure seme-alaba nerabearen konfiantza eta autoestimua eraikitzen lagun dezake, bai eta portaera horiek mantentzera animatu ere. Adibidez, zure seme-alabak esaten badizu oso estresatua dagoela ondokoa erantzun zenezake: “oso ausarta izan zara sentitzen duzun hori adieraziz, eskerrik asko” edo “oso zaila izan daiteke, askotan, beste norbaiti azaltzea estresatua zaudela. Pozten nau nigana etorri izanak”.

9. Balioa eman iezaiozu zure seme-alabak dioenari. Beren emozioak onartzen eta beren sentimenduak adierazten lagunduko baitie horrek nerabeei. Esaterako, ondokoa esan zenezake: “ulertzen dut une honetan sentitzen duzun haserre hori. Nik gauza bera sentituko nuke”, “Eskerrik asko sentitzen duzuna nirekin partekatzeagatik. Zaila izan daiteke triste gaudela aitortzea” edo “Penatu egiten nau estresatua zaudela jakiteak. Baina ni berdin-berdin sentituko nintzateke. Ea, ikustagun zeozer egiterik badugun egoerari buelta emateko”.

10. Zenbaitetan, zaila izan daiteke seme-alaba nerabearentzat sentitzen edo kezkatzen duen hori adieraztea eta, horren aurrean, hitzik gabe gera zintezke gu. Adieraz iezaiozu zure seme-alabari hor zaudela, edozein unetan hitz egiteko eta entzuteko prest zaudela. Bere sentimenduak edo kezkak adierazteko gai ez bada, ez ezazu behartu hitz egitera.

11. Komunikazioa ez da mugatzen kezkak edo gauza txarrak partekatzera. Garrantzitsua da gauza alaiak partekatzea ere, egunean ongi atera diren gauzak kontatzea, elkarrekin barre egitea eta maitasuna adieraztea, zure seme-alaba nerabearentzat eroso den edozein modutan. Elkarrekin ondo pasatzea eta barre egitea ondo sentitzeko eta zuen arteko harremana sendotzeko erarik onena da!

Artikulu honen oinarria UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak garatu duten Teacher’s Guide to the Magnificent Mei and Friends Comic Series saila da.

¿Te gustaría hacer algo extraordinario hoy?

Hazte socio. Elige ahora tu aportación mensual.

¿Sabes que puedes recuperar hasta un 80% de tus aportaciones? Más info

Si prefieres, contacta con nosotros en el 900 907 074 de lunes a viernes de 9:00h a 21:00h y sábados de 11:00h a 17:00h | [email protected]

11 kontseilu zure seme-alaba nerabearekin komunikatzeko