Haurren Pobrezia Herrialde Aberatsetan

UNICEFen Innocenti Ikerketa Zentroak burutu duen txosten honek, herrialde garatuetan haurren pobreziaren inguruan eskuragarri dauden datuak aztertzen ditu. Ikerketak, zenbait herrialdetan haurren pobreziaren tasak gora zergatik egin duen ere aztertzen du, beste herrialde batzuetan aurrerapenak lortu diren bitartean. Txostenaren arabera, joera sozialak, lan merkatuko baldintzak eta gobernuaren politikak dira haurren pobreziaren tasaren faktore erabakigarriak hain zuzen ere. Haurren pobreziaren aurka borrokatzeko konpromiso politikoa eta praktikan jartzen diren politikak dira, bereziki, desberdintasun nabarmena sor dezaketen tresnak.

Txostenak zera baieztatzen du: 1990. urtetik aurrera, pobrezia egoeran bizi diren haurren proportzioak gora egin du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakunde (ELGA)ko kideak diren 24 herrialdeetatik 17tan. Beraz, orokorrean herrialde aberatsetan haurren pobreziak etengabe behera egiten duela uste baldin badugu, txostenak argi adierazten du lau herrialdetan soilik gutxitu dela nabarmen: Australian, Norvegian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, hain zuzen ere. Haurren pobrezia murriztea herrialde guztiek adostu dituzten Milurteko Garapenerako Helburuetako bat da. Honela, eta helburu hauek betetze aldera, txosten honek berebiziko garrantzia duela eta, era berean, interesgarria eta erabilgarritasun handikoa izango dela uste dugu.