Uraren Munduko Eguna

Martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna ospatu zen. Aurten berri on batekin ospatu da: munduak ur edangarriaren inguruko Garapenerako Milurteko Helburuari (7) buruzko xedea bete du: ur edangarria eskuragarri ez duten pertsonen proportzioa erdira murriztea.

Eta 2015eko epemuga baino askoz ere lehenago lortu da, UNICEFek eta Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) argitaratu berri dutenProgreso sobre el agua potable y saneamiento 2012txostenaren arabera.

Hala eta guztiz ere, oraindik asko geratzen da egiteker. Gaur egun munduan 783 milioi pertsonek ur edangarrirako iturri egoak eskuragarri ez izaten jarraitzen dute. Eta honek bereziki landa guneetan bizi diren pertsonengan du eragina.

hiri eta landa guneen arteko desberdintasuna

Hori dela eta, UNICEFek landa guneetan bizi diren pertsonei arreta berezia eskaintzea eskatu die gobernuei,ur edangarria eta oinarrizko saneamendu zerbitzuak eskuragarri edukitzeari dagokionez atzean geratzen ari baitira.

"Gobernuek, beraien baliabideek pertsona pobreenentzat emaitza errealak lortzen dituztela ziurtatu behar dute", adierazi zuen UNICEFeko Ur, Saneamendu eta Higiene arloko Arduraduna den Sanjay Wijesekera-k. "Bestela, biztanle talde handiak gaixotasunen aurrean gero eta kalteberagoak izateko arriskuan geratuko dira, batez ere haurrak".

2010ean ur edangarriko iturri hobeturik ez zituzten 783 milioi pertsonen artetik, 653 milioi landa guneetan bizi dira. Saneamenduari dagokionez, egoera oraindik ere okerragoa da, mundu mailan hirietako biztanleen %79ak hobeturiko saneamendu zerbitzuak erabiltzen baititu bainalanda guneetako biztanleen %47ak soilik du zerbitzu hori eskuragarri. Honeturiko saneamendua eskuragarri ez duten %72a, hau da 1.800 milioi pertsona, landa guneetan bizi da.

UNICEFek, ur edangarria eskuragarri izateari dagokionez, herrialde pobreenetan hiri eta landa guneen arteko desberdintasuna bereziki garrantzitsua dela adierazten du. Sahara hegoaldeko Afrikan, hiri eta landa guneen arteko zuloa ehunekoetan 34 puntutakoa da. Gutxien garaturiko herrialdeetan batezbestekoz, landa guneetako biztanleen %97ak ez du ur korronte instalaziorik.

emakume eta neskatilek, ur ezaren eragin nagusiak pairatzen dituzte

Txosten honen arabera, ur horniketa modu errazean eskuragarri ez dagoen kasuetan, ura garraiatzearen ardura emakume eta neskatilengan kokatzen da neurriz kanpo.

Sahara hegoaldeko Afrikako 25 herrialdetan burutu diren inkesten arabera, urik ez duten etxeen artean %71n emakumeak edo neskatilak dira uraren bila joatearen arduradun nagusiak. Ura garraiatzeko, familia bakoitzak gutxienez egunean bidai bat egiten du baina sarritan gehiago egiten dituzte. 

Emakumeek guztira, ur edangarriaren bilajoateko, eguneko gutxienez 16 milioi ordu erabiltzen dituztela estimatzen da. Gizonek 6 milioi ordu erabiltzen dituzte eta haurrek 4 milioi ordu.