Txad: uraren inguruan hitz egitea, bizitzari buruz hitz egitea da

Ur edangarrirako eta saneamendu zerbitzuetarako sarbidea Txad-en, munduko baxuenen artean dago eta horren ondorioz, poliomielitis-a, meningitis-a eta kolera bezalako gaixotasunen agertze atzerakariak egotea errazten du. Biztanleen %50ak ez du ur edangarrirako iturri hobetuetarako sarbiderik eta %9ak soilik du saneamendu sistema hobetua, UNICEFen Haurren Egoera Munduan txostenaren arabera.

Txad-eko hiriburua den Djamena-ko inguruetako auzo pobreek ez dituzte hiriko zerbitzu publikoen onurak jasotzen, horregatik, hiritarren sakontasun gutxiko putzuetara jotzen dute urez hornitzeko (ura kutsatua egoteko arrisku ikaragarriarekin) edota saltzaile ibiltarien bitartez hornitzen dira. Hala eta guztiz ere, ura edangarria izango denaren bermerik ez dago. Iaz, 17.000 pertsona koleraz kutsatu ziren Txad-en, hiriburuan kokatzen zirelarik milaka kasu.

Hori dela eta, UNICEF Secours Islamique France erakundearekin batera, Djamenako erkidego kalteberenetan ur edangarria hornitzeko sistemak eraikitzen hasi zen. Orain arte zazpi eraiki dira, eraikuntza gauzatu den erkidegoek beraiek kudeatzen dituztelarik.

Adoum eta bere familiaren historioa

Adoum Dar Salam-en bizi da, Djamena kanpoaldean dagoen auzo pobrean. Bere familia, ur edangarriaren horniketa sistema honen onurak jasotzen dituenetako bat da. Lehen, beraien diru-sarreren zati handi bat astero ur bidoi bat edo bi erosten gastatzen zuten, familiarentza nahikoak ez ziren arren.

“Hain garestia zen, gauza guztietarako ezin genuela ur nahikorik erosi; bidoi bat edo bi soilik eros genitzaken, bera edateko eta janaria prestatzeko geneukan soilik ur edangarria. Baina beste guztirako (adibidez garbitzeko) ur zikina erabiltzen genuen eta noski, haurrak sarritan gaixotzen ziren", dio.

Orain, ur edangarria dagoen puntuetako batetik hurbil bizi da eta bere bizitzarako ekarri dituen aldaketak kontatzen dizkigu: “Nire alaba, nire ilobak eta ni neu, behar dugun bakoitzean goaz ur bila”, azaltzen du.

erkidegoa, sistemaren funtzionamendurako funtsezkoa

Mohammed Mohammezen Duma, Dar Salam auzko Ur Batzordeko Presidentea da eta ur edangarria eskuragarri edukitzeak auzoko osasuna nola hobetu duen azaltzen du. []

“Auzo honetako biztanleek, beherako eta kolera kasu asko egoten zirela kontatzen dute, baina sistema hau eraiki denetik ez da kolera kasu bakar bat ere egon", azaldu du Duma-k.

“Bizitzaz hitz egiten bada, urari buruz hitz egiten da, baina ez soilik uraz baizik eta ur edangarriaren inguruan, eta orain badaukagu", adierazten du.

Etxebizitzetarako ura doakoa den bitartean, ur saltzaileek gutxieneko kopuru bat ordaintzen dute, eta diru hori uraren zerbitzurako, mantentzerako eta edangarri bihurtzeko lanetarako erabiltzen da. Honela, ur saltzaileek ere ez dute hain urruti joan behar eta produktu osasuntsuagoa sal dezakete.

Habbena auzoan berriz, UNICEF eta Secours Islamique France erakundeek ur sistema kokatzeko toki bat bilatzeko lan gogor egin zuten. Auzoko buruzagia den Abbakaka Tidjani-k, bere abeltegiaren zati bat eskaini zuen.

“Auzo honetako buruzagi gisa, badakit zein garrantzitsua den ura hemen”, adierazi zuen. “Jendea beti ura lortzeko lan gogorra egin behar du eta horregatik nire lurren zati bat eman nuen sistema hau jarri ahal izateko”, azaldu du Abbakaka Tidjani-k.

Ur sistemekin batera, UNICEF eta Secours Islamique France erakundeek azoka eta eskoletan komun publikoak eraiki dituzte. Ur sistemak bezala, komunak ere erkidegoak kudeatzen ditu. Biztanleek zerbitzu horiek erabiltzeagatik diru kopuru txikia ordaintzen dute eta diru hori gero mantentze lanetan eta xaboia erosteko inbertitzen da.