Sahel-eko herrialdeen errealitatea ikasgeletara hurbiltzea

Sareratu UNICEFekin programa, UNICEFen Garapenerako Hezkuntza programa da eta Haur Afrikarraren Eguna (ekainak 16) ospatzen du. Horretarako, Sahel-i buruzko aurkezpen interaktiboa argitaratu du, ikasgelan erabilia izan dadin. Aurkezpen hau Lehen eta Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko egokia da eta hezkuntza erabilera desberdinak ahalbidetzen ditu.

.

helburua: sahel-eko egoeraren inguruak hausnarketa egitea

Gaur egun Sahel-ek pairatzen duen lehortearen eta honek haurren biziraupenerako dakartzan mehatxuen inguruko alerta jo zenetik, milaka pertsonek UNICEFekin bat egin dute lehorteek sortzen duten gosetea, gaixotasuna eta heriotza ohiko zikloa gelarazteko asmoz. #sahelNOW ekintza bateratuari eta milaka pertsonen diru-ekarpenei esker, UNICEF Espainia-k eskualdeko erantzun humanitarioan lagundu ahal izan du. Urte honetako lehen lau hilabeteetan, bost urtetik beherako ia 250.000 haurrek desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua jaso dute, eskualdeko elikadura larrialdiari aurre egiteko UNICEFen lanaren barnean.

Baina krisi bakoitzaren aurretik eta ondoren Sahel desberdin bat aurkitzen dugu: Zer dakigu Sahel-eko eskualdearen inguruan? Nolakoak dira bertako biztanleak? Zer harreman dago lehortearen eta pobreziaren artean? Zeintzuk dira konponbideak? Aurkezpen honen helburua, hezitzaileek gai hauek ikasgelan landu ahal izateko laguntza gisa erabilgarria izatea da, Sahel eskualdea osatzen duten herrialdeetako errealitate konplexua ikasgeletara hurbilduz.

garapenaren inguruko hezkuntza-ikuspegia

Aurkezpen hau, PDF interaktibo zein Flash formatuan eskuragarri dagoena, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako egokia da etagiza geografia zein geografia fisikoaren, ekosistemen eta ekonomiaren inguruko zenbait kontzeptu indartzeaahalbidetzeaz gain,  aldi berean Sahel-eko herrialdeetan bizi diren pertsonen arazo zehatzak hurbiltzen dizkigu. Aurkezpen hau,Garapenerako Hezkuntzaren ikuspegitik erabilia izateko bereziki egokia da, munduko alde desberdinen artean dauden elkarren arteko harremanak, iraganeko eta gaur eguneko gertaerek etorkizunean duten eragina, eta gai sozialen, ekonomikoen, politikoen eta ingurumenekoen artekokonexioak azpimarratuz. Aurkezpena, arbel digital interaktibo batean zein ordenagailu pertsonal edo tablet batean erabil daiteke. Mapa interaktiboak, klimaren inguruko irudien konparaketa, haurren eskubideen inguruko gurutze-grama bat, argazkien eta bideoen galeriaren inguruko jardueran barneratzen ditu, Selena López-ek laguntzaren inguruan gazteek duten paperari buruz egindako adierazpenak aurkitzen direlatik.

sareratu unicef-ekin programa

Sareratu UNICEFekin programa, UNICEF Espainia-ren hezkuntza arloko programa da. Garapenerako Hezkuntzaren ikuspuntutik, Haurren Eskubideen ezagutza eta elkartasunezko hiritartasun global eta arduratsuaren jarduera sustatzen ditu. 3.000 ikastetxe baino gehiagok parte hartzen dute Sareratu UNICEFekin programak proposatzen dituen jardueretan, horien artean Nigerrerako Tantak Kanpainaren barnean antolatzen diren lasterketak daudelarik; horiei esker, milaka ikaslek Niger-en haurren biziraupenerako UNICEFek gauzatzen dituen programen alde bat egin dute.

UNICEF Espainia-ren hezkuntza-proposamen honen eta beste zenbait proposamenen inguruan informazio gehiago ezagutzeko: Sareratu UNICEFekin  programarenwebgunea.