Niger: haurren ezkontza errotik kentzea

Niger-en mundu mailako haurren ezkontza tasarik altuena du. Hiru neskatiletatik bat 15 urte bete baino lehen ezkontzen da eta 20 eta 24 urte bitarteko emakumeen %75a 18 urte bete baino lehen ezkondu dira.

Zahara-k eskola 9 urterekin utzi zuen eta ez da inoiz itzuli. "Ez zuen emaitza onik ateratzen eskolan, nahiz eta uniformea eta eskola materialean diru asko gastatu nuen; azkenean, eskolatik atera izan behar nuen", dio Barmo bere aitak. "Lau mutil Zahara gorteiatzen ibili zirenean, alaba ezkontzea erabaki nuen". Gaur egun neskatilak 12 urte ditu eta bere familiarekinNiger ekialdean dagoen Madarounfa herrixkan bizi da.

Familia Zahara-ren ezkontza prestatzen zebilen bitartean, erkidegoko kideek Madarounfa herriko buruzagiari eman zioten horren berri eta hark, justizia arloko tokiko funtzionariei berri eman zien berehala.

Egun batzuk beranduago, Zahara eta bere aitak auzitegiaren aurrean agertu behar izan zuten. Epaileak, Barmo-ri zera adierazi zion: Zahara bere alabari 12 urterekin senarra bilatzeko erabakia bere alabaren eskubideen (eta legeen) urraketa izateaz gain, bere osasuna, garapena eta etorkizuna ere arriskuan jartzen zituela.

"Epaileak, Zahara erditzeko adina izan baino lehen ezkontzen badut, nire alaba eta nire iloba galdu ahal izango ditudala edota Zahara osasun arrisku larriak pairatu ahal izango dituela", adierazi zuen Barmo-k. "Epaileak eta nik sakon hitz egin genuen amatasun goiztiarrak dakartzan arriskuen inguruan, sortzen dituen kalte psikologiko eta mentalak barne. Ezkontza bertan behera uzteaz pozik nago, Zaharak etorkizun hobea izan dezala nahi baitut".

haurren ezkontzak oraindik arau dira erkidego ugaritan

Maimouna Abdou, UNICEFek bultzatzen duen Gobernuko Sistemaren Eskualdeko Zuzendaria da eta haurren babesaz zein emakumeen eskubideen sustatzeaz arduratzen da. Berak dioenez, haurren ezkontzak oraindik ere arau da erkidego askotan,pobreziarekin, kulturarekin zein hezkuntza eskuragarri ez izatearekin loturik dauden arrazoien ondorioz.

Baina Gobernuak eta UNICEFek egin duten ahaleginari esker, kontzientzia sortzea eta hezkuntza programak barne, haurren ezkontzaren inguruko portaerak aldatzen hasi dira.

Programak, egun herrialdeko lau eskualdeko 100 herritan lantzen dena, sustatzaileen aukeraketa eta prestaketa eskatzen du eta horiek beraien erkidegoak elkarrizketa batean barneratzen ditu, norberaren joeraren zein gizartearen aldaketa sustatze aldera. Astean behin, sustatzaileak erkidegoarekin biltzen dira eta neskatilen hezkuntzaren, haurren ezkontzaren, haurren eskubideen, ugalketa-osasunaren zein higiene praktika egokien inguruko eztabaidak sustatzen dituzte.

Haurren babeserako tokiko batzordeek sustatzaile hauekin modu hestuan lan egiten dute eta haurren ezkontzen biktima direnei aholkularitza eta laguntza eskaintzen diete. Gurasoak eta neskatilak haurren ezkontzarekin harremana duten osasunaren eta garapenerako arriskuen zein arrisku psikologiekoen inguruan sentsibilizatzen dituzte, baita fenomeno horrek neskatilengan eta gizartearengan dituen eraginen inguruan.

erkidegoaren parte hartzea funtsezkoa da haurren ezkontzekin bukatu ahal izateko

Haurren ezkontzaren praktika errotik kentzeak epe luzeko ahalegina eskatzen du. "Badakigu haurren ezkontza klandestinoak ospatzen direla", dio Saidou Oumarou-k, Madarounfa-ko Haurren Babeserako eta Emakumeen Eskubideen Sustapenerako Saileko Zuzendariak.

UNICEF eta bere aliatuentzat, gai honetan tokiko erkidegoen parte hartzea ezinbestekoa da.