Hotel Cándido-k UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du

Segovia-ko Hotel Cándido-k UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egin du.

Pasa den uztailaren 6tik, Hotel Cándido UNICEF Espainiaren UNICEFen Lagun diren Hotelakekimenarekin bat egin duen Gaztela eta Leon-go lehen hotela da. Ekimen honek, turismo arloko establezimenduei haurren eskubideen sustapena eta errespetua bultzatzeko bezero zein langileen mobilizazio eta komunikazio plataforma bilakatzea eskatzen die.

Hotel Cándido-k UNICEFen Lagun diren Hotelak ekimenarekin bat egiteko akodio honek, haurren aldeko sentsibilizazio ekintza desberdinak eta jarduera desberdinak abian jarriz ditu bilketa gauzatzea barneratzen ditu.

Hotel Cándido-ren jabea den Alberto López Duque-k, hotelarentzat UNICEFekin lankidetzan aritzeak erantzukizuna eta konrpomisoa sortzen dituela azpimarratu du, "hotelen industriak duen indarra, guztion artean haur guztien bizi-kalitatea hobetzeko aprobetxatu behar baitugu".

Bere aldetik, UNICEF Segovia-ko Batzordeko Presidentea den Carmen Barios González-ek zera azpimarratu du: “Hotel Cándido-rekin sinatu berri dugun bezalako aliantzak funtsezkoak dira UNICEFek haurren eskubideak babesteko eta sustatzeko duen eginkizuna bete ahal izateko".