Haur Afrikarraren Egunean, UNICEFek Sahel-en egoeraren inguruan alarma jotzen du

Gaur Haur Afrikarraren Eguna ospatzen dela eta, UNICEFek Sahel eskualdeko 18 milioi pertsonek bizi duten muturreko egoeraren inguruan alarma jotzen du; horien artean kalteberenak, haurrak dira.

Tenperaturaren igoeraren eta ia urte betez euririk ez izatearen ondorioz, Sahel-eko eskualde askotan uzten %80ra arteko galerak izan dira. Egoera horrek, basamortu-gune hau osatzen duten Afrikako bederatzi herrialdeetan elikadura krisia okertzen du.

Urteko lehen lau hilabeteetan zehar, bost urtetik beherako ia 250.000 haurrek desnutrizio akutu larriariaurre egiteko tratamendua jaso dute, UNICEFen lanaren barean, bainamilioi bat haur baino gehiago heriotza arriskuandaude oraindik.

segurtasun ezak sarbidea zailagoa bilakatzen du

Además de la situación de máxima vulnerabilidadpor la falta de alimentos, se da el agravante de que en algunas zonas afectadas por conflictos, la inseguridad dificulta el acceso a la ayuda humanitaria. La situación continuará agravándose hasta finales de año en estos nueve países africanos ya que se están acabando todos los alimentos que las familias guardaban de la cosecha anterior. Es lo que se conoce como ‘la temporada del hambre’. UNICEF, que lleva décadas trabajando en la región para evitar que la situación sea aún más complicada. En los cuatro primeros meses del año UNICEF ha suministrado tratamiento contra la desnutrición aguda grave a más de 250.000 niños menores de cinco años y ha aumentado a 5.200 el número de centros de salud.

Las mayores tasas de mortalidad infantil se dan en África Subsahariana

2010. urtean, saihes daitezkeen kausen ondoriozbost urtetik beherako 7,6 milioi haur hil ziren munduan. Azken hamarkadetan aurrerapen handiak lortu izan diren arren (1990. urtean 12 milioi haur hiltzen ziren), Sahara hegoaldeako Afrika izan da aurrerapen gutxien lortu duen eskualdea.

Haurren heriotza-tasa nagusiak Sahara hegoaldeko Afrikan ematen dira oraindik; bertan, 8 haurretik bat hil egiten da bost urte bete baino lehen.

"Urtero milioika bizitza salbatzeko beharrezkoak diren tresnak, tratamenduak eta teknologia baditugu, eta horiek ez erabiltzeko aitzakiarik ez dago", ziurtatu zuen duela egun batzuk UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k, Washington-en ospatu zen haurren biziraupenaren inguruko foro batean. Zentzu horretan, UNICEFek bere lana "haurren heriotza sortzen duten kausa nagusiei aurre egiteko lanean zentratzen du, hala nola beherakoari, pneumoniari eta malariari aurre egiteko lanean" azpimarratu zuen Lake-k, eragin handiena eta kostu txikiena duten tratamenduen estaldura hedatuz. 

Gaur egun, pneumoniaren eta beherakoaren ondorioz gertatzen diren heriotzen %90 inguru Sahara hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean gertatzen dira. Gaixotasun horiek prebenitzeko eta tratatzeko, UNICEFek txertoen estaldura handitzeko, amagandiko edoskitzea zein eskuak xaboiarekin garbitzea sustatzeko, ur edangarrirako zein saneamendurako sarbidea handitzeko, beherakoa duten haurrei ahoz berridratatzeko gatzak hornitzeko eta pneumonia bakterianoa duten haurrei antibiotikoak hornitzeko lan egiten du.

zer da haur afrikarraren eguna?

Haur Afrikarraren Egunak, 1976. urtean Soweto-n (Hegoafrika) ospatu zen martxa baten oroitzapena egiten du; egun horretan, milaka afrikar ikasle kalera atera ziren beraien hezkuntzaren kalitate eskasa dela eta protesta egiteko asmoz eta hezkuntza beraien hizkuntzan jasotzeko zuten eskubidea exijitzeko asmoz.

Ehunka haur tirokatu zituzten eta ondoren gertaturiko protestek iraun zuten bi asteetan, ehun pertsona baino gehiago hil zituzten eta mila baino gehiago zaurituak gertatu ziren. Horregatik,1991z geroztik, ekainaren 16an ospatzen da urtero Haur Afrikarraren Eguna, eraildakoen memoria eta manifestaldietan parte hartu zuten guztien balorea oroitzeko asmoz.