GIB/HIESaren aurkako borrokan aurrera

Mundu osoan GIB/HIESa prebenitu eta tratatzeko aurrerapen garrantzitsuak egin dira, epe luzerako inbertsio egonkorrari esker. Respuesta Global al VIH/SIDA programari buruzko txostenak aditzera ematen duenez, GIBarekin lotutako osasun-zerbitzuetara jotzeko aukera areagotzeak, azken hamarkadan infkezio berriak % 15ean murriztea eragin du.

Gainera, Osasunaren Mundu Erakundeak (OMEk), Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsak (UNICEFek) eta HIESari buruzko Nazio Batuetako Programa Bateratuak (ONUSIDAk)  egindako txostenean aditzera ematen da GIB/HIESrekin lotutako kausek eragindako heriotza-tasa % 22a murriztea lortu dela.

“Munduak hamar urte behar izan ditu hori lortzeko” adierazi du Gottfried Himschall-ek, Osasunaren Mundu Erakundean GIB saileko zuzendariak. “Epidemiaren aurka aurrera egiteko benetako aukera dago. Baina, hori lortzeko, datozen hamarkadetan bultzada hori mantendu eta azkartu behar da”.

Aurrerapen horiek etorkizunera begirako itxaropena dira. Batez ere herstura ekonomiko garaietan, lehentasunezkoa izango da herrialde askotan GIB/HIESaren aurkako programen eraginkortasuna hobetzeko azken aurkikuntzak eta teknologia berriak abian jartzea.

“Helduek tratamenduak, zaintza eta babesa jaso badute ere, haurren kasuan aurrerapena motelagoa dela ikus dezakegu”, adierazi du Leila Pakkala-k, Geneva-n UNICEFek duen zuzendariak, “haurren tratamendurako estaldurak larriki baxua izaten jarraitzen du". Koordinatutako ekintza eta berdintasunean oinarritutako estrategien bitartez, ahalegin globalek haur nahiz helduentzat balio dezaketela bermatu behar dugu".

gib/hies-aren aurkako borrokan aurrera
  • GIB/HIESa diagnostikatzeko zerbitzuetara jotzeko aukera areagotu denez, Afrikako ekialde eta hegoaldeko emakume haurdunen % 61ak proba egin eta aholkularitza jasotzea lortu da.
  • GIBa beren seme-alabeitransmititzea prebenitzeko medikamentuak behar dituzten emakume haurdunen ia erdiak (% 48) 2010ean jaso zuen laguntza.
  • Erretrobirusen aurkako tratamendu edo terapiak(TARV), GIB/HIESa duten pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeaz gain, transmisioa ere prebenitzen du, eta gaur egun errenta ertain eta baxuko herrialdeetako 6,65 milioi pertsonen eskura dago. Guztira, berau behar duten 14,2 milioi pertsonen % 47k jaso dezake tratamendua.
  • Txostenak dioenez, GIB/HIESaren zerbitzuetan inbertitzeak 34.000 milioi dolarreko irabaziak sor ditzake 2020ean, jarduera ekonomikoaren eta produktibitatearen hazkundeari esker (erretrobirusen aurkako tratamenduetarakoprogramen kostua baino askoz gehiago).
lortzeke dauden erronkak
  • Errenta baxu eta ertaineko herrialdeetan erretrobirusen aurkako terapia behar duten pertsonen erdiak ezin du berau jaso.
  • Herrialde batzuetan GIB/HIESa harrapatzeko arriskua duten pertsonentzako programak ari dira diseinatzen oraindik.
  • Mundu osoan, GIB/HIESa duten pertsona gehienak(% 64) eta 15 eta 24 urte bitarteko gehienakemakumeak dira. Adierazle hori are altuagoa daSahara hegoaldeko Afrikan; bertan infektatutako neskatxak % 71 dira. Arrazoi nagusia, prebentziorako neurriak ezagutzen ez dituztela da.
  • Hainbat herrialde garrantzitsu etengabe dira baztertuak.Europako ekialdean eta Asia erdialdean, GIB/HIESa duten pertsonen % 60k baino gehiagokinjektatutako drogak kontsumitu ohi dituzte. Hala ere, erretrobirusen aurkako tratamendua jasotzen dutenehuneko 22k baino ez du injektatutako drograrik kontsumitzen.
  • Ama eta seme-alaben arteko transmisioa prebenitzeko zerbitzuen hobekuntzak 350.000 infekzio berri egotea ekidin badu ere, 3,4 milioi haur inguruk dute GIB/HIESa eta horietako askok ez dute tratamendurik jasotzen. Lau haurretik batek baino ez zuen jaso erretrobirusen aurkako terapia errenta baxu edo ertaineko herrialdeetan. Hala ere, helduek tratamendua jasotzeko aukerak hazi egin dira: tratamendua behar zuten bi pertsoneko, jaso zuten tratamendua.