Estatuko biztanleak Garapenerako Laguntzaren aldekoak dira

Herrialde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasuna eta pobrezia, mundu mailako arazo larrienetakoak direla uste da, UNICEF Espainiak eta Fundación Bill y Melinda Gates erakundeek argitaratu berri duten inkesta baten emaitzen arabera

Estatuko biztanleen ia hiru herenak garapenerako laguntzaren aldekoak dira, inkesta berri baten emaitzen arabera. Herstura ekonomikoa ezaugarri duen garai zail honetan, emaitzek argi erakusten dute iritzi publikoak ikuspen globala duela eta gizarte gaiekiko ardura duela.

UNICEF Espainiak eta Fundación Bill y Melinda Gates erakundeak argitaratutako inkesta honetako datu nagusiek zera adierazten dute: estatuko biztanleen %55ak, Garapenerako Laguntzara bideratzen denBPGaren %0,46a (Espainiak laguntza mota honetara bideratu duen portzentaje handiena dena) "oso gutxi" edo "soilik arrazoizkoa" dela uste du.

18 eta 24 urte bitarteko gazteak dira laguntza gehitu behar dela gehien nahi dutenak. Herrialde aberats eta pobreen arteko desberdintasuna eta pobrezia mundu mailako arazorik larrienak direla uste dute, bigarren tokian urruti gerratea, garapen bidean dauden herrialdeetan lanik eza eta klima aldaketa geratzen direlarik.

Inkesta egin dutenen ia heren batek, Afrika erdiko eta hegoaldeako herrialdeek laguntzaren zati handiena jaso beharko luketela uste du, seitik batek Latinoamerikako herrialdeek gehiago jaso beharko luketela pentsatzen duen bitartean.

Afrikako erdi eta hegoaldeko herrialdeek Sahara hegoaldeko Afrikako 40 herrialde baino gehiago barneratzen dituzte, bertan urtero bost urtetik beherako 4 milioi haur saihestu daitezkeen arrazoien ondorioz hiltzen direlarik.

[]

"Estatuko gizarteak eskuzabaltasun apurtezinaadierazten du munduko kalteberenei buruz hitz egiterakoan", esan du UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-k. "Espainian bizi den egoera larriaren gainetik munduan muturreko pobrezia egoeran bizi diren pertsonekiko gizarteak konpromisoa mantentzen dutela pozgarria da".  "Estatuko biztanleek harro sentitzeko arrazoi asko dituzte", adierazi zuen Joe Cerrell-ek, Fundación Bill & Melinda Gates erakundearen Europako Bulegoko Zuzendariak. "Espainiatik datozen garapenerako inbertsioek milioika bizitza salbatzen laguntzen dute, gaixotasunen tratamendu eta prebentzioaren bitartez, eta pertsonei laguntzen diete, beraien kabuz pobreziatik beraiek eta beraien familiak atera ahal izateko". 

Aldi berean, inkestaren emaitzek argi utzi dute: iritzi publikoari garapenerako laguntzak gaur egun bizi dituen arazoak azaldu behar zaizkio eta horren inguruan eztabaida egin behar da. Soilik inkesta egin dutenen %21ak jakin duazken bi urteetan Espainiako Garapenerako Laguntzak behera egin duela.

estatuko gizarteak garapenerako laguntza babesten jarraitzen du
  • Helduen %74ak Espainiak garapenerako bideratzen duen laguntza babesten jarraitzen du. Talde honetatik %86ak, inbertsio kopuruak neurrizkoa edo handia izan behar duela uste du.
  • Helduen %51ak Espainiak %0'7ko nazioarteko helburua lortzen ahalegindu beharko lukeela uste du.
  • Parte hartu duten adin-talde gazteenek (18-24 urte bitartekoak), kopuru hori handitzeko nahia adierazteko joera dute. 
  • Baina murrizketetan lehentasuna izan beharko luketen gastu publikoko partiden inguruan galdetzerakoan, inkesta egin dutenen %44ak soilik aukeratu du nazioarteko lankidetza.

Inkesta gauzatu dutenek, laguntzaren banaketan Sahara hegoaldeko Afrikako herrialdeek lehentasuna izan behar dutela uste dute: 

  • %32ak laguntzaren zati handiena Afrikako erdi eta hegoaldeko herrialdeek jaso beharko luketela uste du.
  • %16ak laguntzaren zati handiena Latinoamerikako herrialdeek jaso beharko luketela uste du eta %12ak Afrikako Iparraldeko herrialdeek jaso beharko luketela.
inkestaturiko pertsonek gosea lehentasun nagusia izan beharko litekela uste dute
  • %57ak gosearen murrizketa lehentasun nagusia izan beharko litekela uste du.
  • Hezkuntza eta osasuna dira ondorengo lehentasun gisa identifikatu dituztenak.
gaur egungo erronkei buruzko kontzientziatze publikoaren beharra 
  • Inkesta egin dutenen %21ak soilik jakin du azken bi urteetan Espainiak garapen arloan egin duen inbertsioak behera egin duela.
  • Gobernuak ez zukeela inolako laguntzarik eman beharko uste dutenen artean, garapenerako laguntza arloko inbertsioak gora egin duela edo mantendu egin dela pentsatzeko joera dago.
  • Honetaz gain, lankidetzarako aurrekontuak handiago izan beharko litekela uste dutenen %44ak, aurrekontuak azken bi urteetan behera egin duela uste dute. 

Inkesta hau YouGov nazioarteko aholkularitzak burutu du, Espainiako biztanleek nazioarteko laguntzaren inguruan duten ikuspuntua aztertzeko asmoz. Inkesta adierazgarria da Estatu mailan eta urtarrilaren 26tik otsailaren 1era bitartean 2.053 pertsona helduri egindako inkesten azterketa kuantitatiboan oinarritzen da.

'Los españoles mantienen su apuesta por la solidaridad a pesar de la crisis' artikulua, UNICEF Espainia-ko Zuzendari Exekutiboa den Paloma Escudero-ren eta y Fundación Bill y Melinda Gates erakundearen Europarako Bulegoko Zuzendaria den Joe Cerrell-ek idatzi dute.