Ekintza Humanitarioa 2015: "Ebolaren aurkako borrokak azken kasutik harago darrai”

Madrilen egindako “Haurrentzako Ekintza HUmanitarioa 2015” txostenaren aurkezpenean, mundu mailan umeek jasaten dituzten gizarte krisi nagusienak aztertu dira.

Gure lankide Laurent Duvillier UNICEFen ebolaren krisirako komunikazio arduradunak Senegaletik hurbildu digu izurriteak kaltetutako herrialdeetako umeen errealitatea.

11 urte dituen Liberiako Margareta kasu: birusak guraso gabe utzi eta familia-buru bihurtu behar izan da, 5 eta 9 urte bitarteko neba-arreba txikiak zainduz. “Okerrena hau guztia azaltzen zidan bitartean besarkatu ahal ez izatea izan zen, oraindik ebolaren 21 eguneko inkubazio epean baitzegoen”, azaldu zuen Laurent-ek. Izan ere, guztira, 16.700 ume geratu dira umezurtz epidemiaren ondorioz.

“Tragedia hirukoitza da. Gurasoak galdu, familiartekoen laguntzarik jaso ez gaixotasunari dioten beldurragatik eta inork hobeto sentiarazteko besarkatu ezin ez izatea”, adierazi du Duvillierrek.

Kaltetutako herrialdeeetan ebola kasuen kopuruak behera egin duela albiste ona da. Beraz, ebola zero kasu egoteko helburua lor daiteke, duela sei hilabete ezinezkoa zirudien arren. “Honek ez du esan nahi lasaitu gaitezkeenik. Ebola bukatu dela pentsatzea akatsa da. Azken kasu eta komunitate guztiei jarraipena eman behar zaie”, gehitu du Laurent-ek. 

UNICEFen lana kasurik ez egotea lortzea da eta, ondoren, gobernu eta komunitateekin ebolaren ondorioz deuseztutako osasun, hezkuntza eta babes sistemak berreraikitzea.  

 

EBOLA AFRIKAN: KUTSATZE-ITURRIAK ETEN

UNICEFek bidalitako baliabide kopuru handiena krisi honetan hurrengo hau izan zen: 4.000 tona baino gehiago.  "Baliabide hauek babeserako kit-ak baino gehiago izan ziren, esperantza kit-ak, erizainek ebola kasuak eskularrurik gabe atenditzen zituzten garaietan”, hala gogoratu du 2014ko maiatzaz geroztik Sierra Leonan egon den Yolanda Romero lankideak.

“Atentzioa hazten ari zen kasu kopurua kontrolatzean eta oheak lortzean zegoen bitartean, UNICEFen argi geneukan lortu beharrekoa kutsatze eta transmisio iturria etetea zela. Horregatik, gure lan eremua komunitateak heztea izan da. Birusa zer den, nola hedatzen den eta zelan ekidin daitekeen azaldu zaie. 17.000 bolondresek jaso zuten UNICEF erakundearen formakuntza eta herrialdean zehar informazioa eskaini zuten. Ekintza honek milaka bizitza salbatu ditu”, gehitu du.

Yolanda Romerok biziraun dutenek estigmaren aurka borroka egin behar dutela ikusi du. “Postu mugikor bat zeukan amama bat ezagutu genuen. 4 eta 5 urteko ilobak hartu zituenean, ebolak umezurtz hutsi zituelako, auzokideek bere postuan erosteari hutsi zioten eta bizirauteko medioa galdu zuen. Hala ere, ez zuen etsi. UNICEFek berarekin lan egin zuen eta komunitatearekin zurrumurru eta mitoen aurka lan egin genuen, auzokidea lagundu eta bere produktuak erosteagatik arazorik izango ez zutela ziurtatzeko”. 

 

SIRIAKO KRISIA: "HOTZAREN ONDORIOZ, UMEEN EGOERA LARRIA DA"

Berta Traviesok, Libanoko UNICEFen bulegotik gogorarazten digu gutxi gorabehera 400.000 ume daudela Libanon errefuxiatu moduan. Gehiengoa errepidetik hurbil dauden 840 kanpamentu txikietan eta zelaietan bizi da.

“Beharrak nahitaezkoak dira. Gainera, ume asko trauma psikologiko larriekin heltzen da guda eta senitartekoen heriotzaren ondorioz. UNICEFetik ur edangarria lortzen saiatzen gara gaixotasunak ekiditeko; klinika mugikorrak kudeatzen dira kanpamentuak bisitatzeko eta denboraldi baterako eskolak martxan jartzen dira Libanoko eskola publikoetan lekurik ez dagoelako”, azaldu du Bertak. “Elurra egindako kanpamentu bat ikusten dudanean eta ume bat bota edo berokiarekin ikusten dudanean, laguntza txikiekin ume hauen guztien bizitza hobetu eta beraien sufrimendua murrizten lagundu duten pertsonez gogoratzen naiz”.

5,6 milioi umek pairatzen dituzte Sirian egoera larriak pobrezia, desplazamendua eta sitio-egoera duela ia 4 urtetik. .

 

aFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA: UME soldaDuen ezbeharra

UNICEFen negoziazio lanari esker eta komandanteen elkarlanari esker aske geratzea lortu zen eta orain traumari aurre egiteko laguntza psikosoziala eskaintzen dien gune batean daude. Oraindik senitartekoen elkarreratze lan gogorra geratzen da aurretik.

Zuk ere lagun ditzakezu larrialdietan harrapatuta dauden umeak.