Calle 13 haurren salerosketaren eta esplotazioaren aurka

Calle 13 musika taldeak gaur, uztailak 18, arratsaldeko zazpietan Madril-eko Casa América-n (Plaza de Cibeles, 2) ospatuko den haurren salerosketa eta esplotazioaren inguruan gazteekin hitz egiteko topagunean parte hartuko du.

René Pérez-ek (Bertakoa) eta Eduardo Cabra-k (Bisitaria) osatzen duten Puerto Rico-ko duo honek,Fin a la Trata y la Explotación deituriko kanpainaren bitartez arazo honi aurre egiteko borrokan parte hartzen du. Kanpaina, UNICEFekin eta MTV katearekin batera abian jarri dute. Beste ekintza batzuren artean, Prepárame la cena beraien abestiaren eskubideak dohaintzan eman dituzte.

Espainia-n abestera etorri direla aprobetxatuz, Calle 13-k gazteenak salerosketaren arazoaren inguruan kontzientziatzea eta arazoa argitara ateratzea nahi du, Espainia helburu desberdinak dituen salerosketaren biktima diren haurren igarobidea zein helmuga ere baita, batez ere sexu-esplotazioari dagokionez.

Salerosketa milioiak mugitzen dituen eta haurrengan bereziki eragina duen negozioa da, haurrak baitira biktimen gehiengoa. Latinoamerikan eta Karibean, 550.000 haur salerosketaren biktima izan direla estimatzen da, etxeko lanak egiteko, lantegietan langile gisa, haur soldadu zein sexu-esklabu gisa esplotatuak izateko asmoz.

Casa América-n ospatu den topaketa honetan (sarrera librea da, tokia bete arte),Esclavos Invisibles dokumentala proiektatuko da; Calle 13-ren gidaritzapean, zenbait biktimaren lekukotasunak erakusten dizkigu. Proiekzioaren ondoren, musika taldeak parte hartzaileekin solasaldia izango dute. UNICEF eta APRAMP (Espainian salerosketa eta esplotazioaren biktimak diren pertsonekin lan egiten duen erakundea) erakundeetako kideak ere bertan egongo dira.

Fin a la Trata y la Explotación kanpaina, salerosketa eta esplotazioaren inguruan kontzientzia sortzeko eta arazo hori prebenitzeko proiektu multimedia bat da. Horretarako, telebista programak, online edukiak eta gazte zein nerabeak protagonista izango diren zuzeneko ekitaldiak gauzatuko dira.