Angola: Edateko urak komunitate bat aldatzen du.

27 urte iraun zuen gerra zibilaren ostean, Angola Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko borrokan jarraitzen du, edateko ura edota saneamendua eskura ez duten pertsonen kopurua erdira murriztea barne izanda.

Angolako hiritarren artean, erdiak baino ez du edateko ura eskura eta landa-guneetan %38ra murrizten da kopurua. Matalako herrian, Huila probintzian, Kaplango proiektua martxan jarri da, UNICEF eta Europar Batasunaren artean antolatutakoa, 2.000 etxebizitzetara edateko ura eramateko gai izan da. 

Hiritarren eguneroko bizitza guztiz aldatu egin da, José Vital-ek azaltzen duen bezala, ur-batzorde baten arduraduna dena eta Alges-ko nekazal-komunitatean 68 etxebizitzei zerbitzua ematen duena.

gaixotasunen murrizketa

Beherako zein kolera tasak asko murriztu dira, "edateko ur puntu gertuena 5 Kilometrotara dagoen ibai batean zegoeneko datuekin alderatuz", esan zuen. "Edateko ura hain urrun zegoenez, kutsaturiko ibaietatik hartu behar zuten ura. Horren ondorioz, gaixotasunak hedatzen ziren", dio Vital-ek.

Huilako Ur eta Energia probintzialaren zuzendaria den Abel da Costa-ren ustez, EB-UNICEFen elkartearen arrakasta Matalako herrian etorkizun handikoa izan da: "EB eta UNICEFetik jaso dugun laguntza onura handikoa izan da eta laguntza horrekin jarraitzea espero dugu", esan zuen da Costa-k.

Dena den, langile kalifikatuen eskasia dela eta, edateko ura jende gehiagori eramatea gero eta zailago izaten ari dela baieztatzen du. Horrez gero, komunitatearen inplikazioa ezinbestekoa izan da ekimenaren arrakasta lortzeko. 

Proiektuan bere hiritarren inplikazioa duen komunitate bezala dugu Alges, hoditerien bidezko ur sistema bat jartzen lagundu zutenak. Sistema perfektua ez izan arren, ur-batzordeko kideak funtzionamenduan mantentzeko arreta mantendu dute.

hiritarrentzako aukera berriak

Beatriz de Encarnaçao-k azaltzen du zelan hobetu den8 urteko Filipi Catango eta 8 hilabeteko Beomiro Pedro  bere semeen osasuna iturria etxean izanda. "Ur garbiak desberdintasun nabarmena ekarri du, beherakoari dagokionez batez ere. " Beomiro Pedro, Filipi Capitango-k bere adina zuenean baino askoz ere osasuntsuago dago" esan zuen Encarnaçao-k. 

Horrez gain, bere etxean ura izateak aukera berriak eman dizkio, negozio bat izatekoa adibidez. " Momentu horretan baobab-aren fruituarekin izozkiak egiten hasi nintzen" esan zuen. Modu honetan bere semeentzako elikagaiak eta arropa erosi ahal ditu, azaltzen du.