2015eko hauteskundeak: haurrek badaukate jada euren hauteskunde programa

Udal eta autonomia-hauteskudendeak laster ospatuko dira eta espainiar estatuko 50 udalerritako haurrek euren berezko hauteskunde programa prestatu dute.

Beraiek ezin dituzte alkate edo alkatesa izendatu, (oraindik!) baina politikariek agintzerakoan beraien proposamenak kontuan izan ditzaten bilatzen da.

"Eman botoa nire ordez" dinamikan 9-17 urte bitarteko partehartzaileekin hilabeteetan lan egin ostean, hauek dira beraien 100 proposamenetako batzuk:

1. Krisia eta familia: Haurrek politikariek egoera ekomomikoarekin konpromiso minimo bat har dezaten nahi dute. Umeak dauzkaten familiak laguntzea proposatzen dute eta lan egiten duten gurasoek beraiekin jolasteko denbora gehiago izan dezaten nahi dute.

2. Hezkuntza sistema: Hezkuntza legea hobetzeko beraien iritzia kontutan izatea eskatzen dute. Etxerako lan gutxiago nahi dituzte eta orain dituztenen desberdinak : dibertigarriagoak eta erabilgarriagoak. 13 eta 17 urterekin grebarako eskubidea izatea beharrezkoa iruditzen zaie, klaseetara faltatu behar izan gabe.

3. Teknologia: Euren programan, haur eta nerabeek argi uzten dute helduek eurekin 100% komunikatzeko sare eta teknologia berriak erabiltzen ikasi behar dutela. Gainera, laguntza eta deskontuak eskatzen dituzte tresna teknologikoak erosi nahi dituzten ikasleentzat. 

4. Integrazioa. Haurrek beharrizan bereziak dauzkaten ikasleek beraiekin klasera joan daitezen nahitaezkoa ikusten dute. Horretarako, ume ezgaituak ikasgelan integratzen lagunduko dituzten irakasleak behar dituztela azpimarratzen dute edo gaztelerazko klaseak emango dituzten irakasleak, etorkinek klaseak jarraitzeko izan ditzaketen arazoak azkar ekiditeko.

 

2015-eko hauteskundeak: haurren iritzia kontuan hartu beharra

5. Aisialdia. Haurrei euren aisialdiaz gozatzea gustatzen zaie, baina, gainera, euren garapenerako gai garrantzitsua da. Zinemarik ez duten herri eta auzoetara iristea nahi dute. Bidegorri gehiago eta kirol azpiegitura hobeak. Bestalde, debaldeko aisi ekintzak ere eskatzen dituzte.

6. Ingurumena. Umeek hondartza, baso eta ibai garbiagoak nahi dituzte. Birziklapena beharrezkotzat jotzen dute, bizikleta ahalik eta gehien erabiltzearen aldekoak dira eta eskola eta komunitate ortu gehiago nahiko lituzkete.

7. Berdinen arteko biolentzia. Gazteak eskola indarkeriarekin guztiz arduratuta daude eta gizarteak arazoa ezagutu dezan nahi dute. Guraso eta irakasleek formakuntza jaso dezaten eskatzen dute, eskoletan sortzen diren gatazkak konpontzen lagundu ahal izateko.

8. Partehartzea. Ume eta nerabeek nahi dutena, beste edozeren gainetik eurak entzutea da. Politikariek eurengan eragina izan dezaketen erabakiak hartzerakoan beraien iritzia galdetzea eta kontuan izatea nahi dute . Bozkatzeko eskubidea 14-15 urtetara hedatzea proposatzen dute.

Zer iruditzen zaizkizu ideia hauek? UNICEF Espainiako Batzordeko'Haurtzaroaren Lagunak diren Hiriak' programatik hauek ezagutaraztea garrantzitsua dela deritzogu eta, noski, kontuan hartuak izatea. Pentsaezazu honetan guztian zure bozka ematerakoan eta egin bat "Haurren Aldeko gure Itunarekin".