Pneumonia kontrolatzeko eta prebenitzeko jarduera globaleko plana (GAPP)

Pneumoniak bost urtetik beherako 1,8 milioi haurren heriotza eragiten du urtero.Munduko eskualde guztietan haurren heriotza gehien eragiten dituen gaixotasuna den arren, pneumoniaren aurka borrokatzera nahiko baliabide gutxi bideratzen dira.

Egoera horri erantzun nahian, OMEk eta UNICEFek Pneumonia Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Jarduera Globalerako Plana (GAPP) garatu dute.Helburua, pneumonia munduko haurren heriotzaren kausa nagusia dela aditzera ematea eta arazo horren aurrean, jarduera eraginkorragoa izan dadin bultzatzea da.

Agiri honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta UNICEFek pneumoniari buruzko egoera globala laburbiltzen dute eta hau kontrolpean mantentzeko beharra azpimarratzen dute, haurren heriotzari buruzko Milurteko Garapenerako Helburua bete dadin.

Agiriak, lortu beharreko helburuak eta estrategiak zehazten ditu, gaixotasun horren aurka jadanik eraginkorrak direla erakutsi duten esku hartzeak pixkanaka igotzeko kostuak aztertzen ditu eta aurrerapena bermatzeko behar diren lehentasunezko jarduerak aipatzen ditu.