Ni ilegales ni invisibles: realidad jurídica y social de los menores extranjeros en España

UNICEF – Espainiako Batzordeak eta Abokatuen Kontseilu Nagusiak, Banesto Fundazioaren laguntzaz, osatutako txostena da.Agiri honek, Espainian dauden adin txikiko atzerritarren errealitate juridikoa eta soziala aztertzen du, egunero haur horiek aurre egin behar dieten zenbait arazori buruz hausnartu eta ekiteko zenbait bide planteatzen ditu, atzerritarrak baino lehen haurrak direla ez dezagun ahaztu.

Giza talde kalteberenak arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden atzerritarrak, etorkinak eta asilo eskatzaileak dira, bereziki adin txikiko atzerritarrak dira, gainera desberdintasun kulturalek eta linguistikoek sortutako oztopoen zein beraien egoera juridiko ezegonkorraren eragina pairatzen dute.UNICEF haur eta nerabeen eskubideak bete daitezela ikuskatu behar duen Nazio Batuen agentzia da. UNICEF - Espainiako Batzordeak eskubideak estatuan bizi diren adin txikiko guztiei aplika dakiekeen lan egiten du. Beste alde batetik, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak, abokatu espainiarrak ordezkatzen dituen organoak, honako helburu haueak dauzka: Abokatutzaren betebeharrak burutzearen izenean, orientabidea, aholkua, kontseilua ematea, hiritarren eta orokorrean pertsonen askatasunaren, eskubideen eta interesen defentsa egitea, arreta berezia giza talde kalteberenei eta Zuzenbidearen babesa gehiago behar dutenei emanez.