Milurteko Garapenerako Helburuak lortze aldera: Haurrengan inbertitzea garapena finantzatzea da

Duela hamar urte, munduko agintariek haurren biziraupenerako, hezkuntzarako, babeserako eta parte hartzeko eskubideak bete betean babesteko hitza eman zuten,  neurri zehatzen aplikazioaren bitartez. 

2002ko maiatzean, haurrak nazioarteko komunitatearen aztergai izan ziren berriro: Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Bilkura Berezia izan zen haien arazoak mahai gainean jartzeko aukera paregabea. Bileraren emaitza “Haurrentzako mundu egokia” deituriko agiria izan zen, haurren bizitzako garrantzizko esparruetan aurrerapen nabarmenak lortzeko180 herrialdetako Estatu Buruen konpromisoa dakarrena.