Haurrentzako Aurrerapena: Ura eta saneamenduari buruzko balantzea

UNICEFek argitaratu duen Haurrentzako Aurrerapena deituriko bildumako bosgarren txostena, ura eta saneamenduari buruzko balantzea da.Txosten honek, munduan izan dituen eragozpenen eta egin dituen aurrerapenen balantzea egiten du, ura eta saneamendua lortu ahal izan dezaten.

Edangarria ez den ura eta oinarrizko saneamendu eta garbitasun egokirik eza, bost urtetik beherako haurren heriotza sortzen duten gaixotasunak hedatzeko osagaiak dira.Gaixotasun horiek beherakoa, pneumonia eta desnutrizioa dira eta eskolara ez joatearekin lotura dute, batez ere nesken kasuan. Horrek, Milurteko Garapenerako 7. Helburua lortzea eta bere 2015erako jarri dituzten jomugak lortzea esan nahi du, hau da ur edangarria eta oinarrizko saneamendua eskuragarri ez dituzten bizilagunen ehunekoa erdira jaisteak haurren eta emakumeen elikadura, heziketa eta maila soziala hobetzeko funtsezko garrantzia daukala. Haurrentzako Aurrerapena: Ur eta Saneamenduari buruzko balantzeak 7. MGH lortzeko egin diren aurrerakuntzak azaltzen ditu eta, era berean, atzean geratu diren herrialdeak zehazten ditu.