Haurrentzako Aurrerapena: haurren babesari buruzko balantzea

Haurrentzako Aurrerapenari buruzko ale hau, Milurteko Garapenerako Helburuei (MGH) jarraipena emateko kaleratzen den zortzigarrena, haurren eskubideak babesteko mundu mailako eta nazioko jarduerak biltzen dituen ohar-liburuxka gisa erabil daitekeen datu bilduma da.

Duela bi hamarkada, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmen historikoa onartu zen.20. urteurren hori ospatzearren, Haurrentzako Aurrerapenari buruzko argitalpen honek haurren babesari buruzko informazio garrantzitsua dakar. Aurrerapenak lortu diren arren, sufritzen jarraitzen duen haur bakoitzak premiaz ekitera mugiarazi behar gaitu, edonongo haur guztiak Hitzarmenak eskaintzen dituen babesen onuradun izan arte.