Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, gazteentzat egokitutako bertsioa

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak haur eta 18 urtetik beherako guztien eskubideak biltzen ditu.Eskubideek betebehar eta erantzukizunekin lotura oso estua dute, hau da, artikuluak derrigorrez bete behar dira, gobernu eta pertsona guztiak barne direlarik.

Haurren eskubideen arloan mundu mailako erreferentzia den Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren gazteentzako laburbildutako eta egokitutako bertsio hau, bere formatu labur eta diseinu erakargarriari esker, haurrek eta nerabeek Giza Eskubideez hausnar dezaten lanabes erabilgarria bihurtu da, ikasgelan zein etxean erabiltzeko.