Haurren Egoera Munduan 2008: Haurren biziraupena

UNICEFen Haurren Egoera Munduan 2008 txostenak, haurren biziraupenari dagokion Milurteko Garapenerako 4. Helburua betetzeko egindako aurrerapen erraldoiak batetik eta bestetik munduak oraindik dauzkan erronkak aztertzen ditu

Helburu hori lortzeak, 2006an gertaturiko 9,7 milioi haurren heriotzak 2015an 4 milioi ingurura murriztea esan nahi du.Honek, alde askotan azkar lan egiten behartzen gaitu: pobrezia eta gosea murrizten (1go MGH); amaren osasuna hobetzen (5. MGH); GIB/HIESaren aurka, paludismoa eta beste gaixotasun larrien aurka borrokatzen (6. MGH); ura eta saneamendu hobetuak eskuragarri duten pertsonen kopurua handitzen (7. MGH) eta funtsezko sendagaiak, arrazoizko prezioetan eta modu iraunkorrean hornitzen (8. MGH). Era berean, giza-talde pobreenak eta baztertuenak onuradun izango dituzten estrategiak birplanteatzea nahitaezkoa izango da.