Haurraren gaitasunen bilakaera

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak, haurraren gaitasunen bilakaeraren kontzeptua lehen aldiz nazioarteko zuzenbidearen arloko itun batean sartzen du.Printzipio hori honela deskribatu da: nazioarteko zuzenbidean interpretatzeko printzipio berri gisa, haurrek gaitasun gehiago hartzen duten neurrian babesteko behar gutxiago daukatela eta beraien bizitzan eragina izango duten erabakietan erantzukizuna hartzeko ahalmen handiagoa dutela aintzat hartuz.

Leku eta kultura desberdinetan hazten diren eta bizitzako hainbat esperientziari aurre egiten dioten haurrek, gaitasun horiek adin desberdinetan hartuko dituztela aintzat hartzen du Hitzarmenak.Zuzenbide, politika eta praktikaren bidez ekin behar dugu haurren ekarpena eta gaitasunak aintzat har daitezen. Ikerketa honen helburua, beraien gaitasun ebolutiboen arabera haurrei eman beharreko babesaren inguruko ulermena hobetzea ahalbidetuko duen eztabaida hastea eta sustatzea da eta, aldi berean, beraien eskubideak guztiz bete daitezen parte hartzeko aukera ematea.