GIB/HIESaren eragina pairatzen duten haurrak babesten

Munduan milioika haurrek HIESaren ondorioz guraso bat edo biak galdu dituzte eta beste hainbeste milioi gaixo dauden senitartekoekin edota gaixo terminalekin bizi dira.Aita edo ama galtzearen trauma sakonak, epe luzera begira ondorio suntsigarriak dakartza, ez soilik haurraren ongizate edo garapenerako, baita zenbait erkidegoen egonkortasunerako ere.

HIESak ez ditu gurasoak soilik hiltzen; baita ere anaia-arrebak, osaba-izebak, auzokoak, irakasleak eta erkidegoko beste zenbait kide.Eskolak husten ari dira, familia osoak desegiten eta itxaropena agortzen ari da. “Haur bat hezteko herri osoa beharrezkoa da” esan ohi da, baina zer gertatzen da haurrarekin herria hilzorian dauden pertsonek inguratzen dutenean, hildakoekin ilunduta dagoenean?